EUSKAL PILOTA
XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa nagusia aurkeztu dute
Pasa den ostiralean aurkeztu zen Galarretan Buruz Buruko Kutxabank 2020 Torneoa
Aurtengo Buruz Burukoan sei erremontistek hartuko dute parte: Ansa II, Goikoetxea V, Endika, Urriza, Barrenetxea IV eta Juanenea.
Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.
Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.
Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da eta irailaren 26an jokatuko da finala. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.
Buruz burukoaren 38garren edizioa da aurtengoa eta 1986 urtetik urtero jokatu da. Iaz estreinakoz lorturiko txapelaren defentsa egingo du Endika Barrenetxea hernaniarrak, aurrean sei txapela irabaziak dituen Javier Urrizak izango duelarik aurkari nagusiena, azkenaldian maila oso ona erakutsi duen Endika ere kontutan hartzekoa delarik.
Juaneneak lortu zuen azken txartela
Aurreko asteetan “B taldea” deitu dioten multzoko kanporaketak jokatu dira eta fase horretako finalarekin ekin zitzaion lehiaketaren azken txanpari.
Larunbateko norgehiagokan lorturiko garaipenari esker, Buruz Buruko Txapelketan parte hartzeko azken txartela eskuratu zuen Juaneneak, Saldiasekoak 30-13 irabazi ziolarik Larrañagari.
Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz ixteko (30-13). Juaneneak 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta hutsegite bakarra egin zuen. Larrañagak aldiz, sei akats eta 12 tanto egin zituen.
Abuztuak 8ko partiden emaitzak
- Mirubia-Zubiri 40 Segurola-Aizpuru III 23
- Juanenea 30 Larrañaga 13
Dena prest dago Lau eta Erdiko Emakumeen aurtengo txapelketaren finaletarako
Pilota goxoarekin Patri Espinar eta Leire Etxaniz neurtuko dira, eta pilota mistoarekin Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga
Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalistak
Abenduaren 15ean jokatuko dituzte finalak, Barakaldoko pilotalekuan.
Ehun urteren bueltan xareari gorazarre egingo diote Iruran
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irura eta xarearen arteko loturak ehun urte bete dituenean