ARRAUNA
XXI. Hondarribiko Jeitsiera lehiatu zen larunbatean
Larunbat honetan jokatu zen Hondarribiko Traineru Jaitsieraren XXI. edizioa, aurtengo lehen testa izan dena traineruentzat, aurrez egin ohi diren beste zenbait bertan behera geratu baitira COVID19 gaitzaren ondorioz.
Proba 16.00etan hasi zen eta hondartza pareko estropada eremuan egin zen, bi luzeko ibilbidearekin. Luze bakoitza, beraz, ohikoa baino luzeagoa zen eta ontziak itsaso zabalera irten behar zuten. Emakumeen ibilbidea aldiz motzagoa zen, baina hala ere txapelketa ofizialetan egin ohi dutena baino luzeagoa.
Irteera hartzen lehen ontzia Hondarribiako traineru mistoa izan zen, eta ondoren atera ziren emakumeen traineruak: Zarautz, San Juan, Deusto, Ondarroa, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Hondarribia.
Gero gizonezkoen txanda izan zen: Hondarribia C, Trintxerpe, Hibaika, Mutriku, Hondarribia B, Lapurdi, Zumaia, San Juan, Arkote, Deusto, Getaria, San Pedro, Zarautz, Ondarroa, Isuntza, Donostiarra, Orio, Bermeo eta Hondarribia A.
Azkenean, Hondarribiko lehen trainerua izan zen azkarrena gizonetan, eta Orioko ontzia, emakumeetan. Hondarribiak 20:25,42ko denbora baliatu zuen estropada-eremua betetzeko, bigarren izandako Donostiarrari 13 segundoko aldea atera ziolarik eta 18 segundo hirugarren postuan helmugaratutako Oriori.
Nesketan, Oriok 15:35,15ko denbora behar izan zuen estropada burutzeko. 8 segundoko aldea atera zion Donostiarrari, bigarren, eta 16 segundo Arraun Lagunak ontziari, hirugarren.
Larunbateko emaitzen ondoren, Hondarribiak gizonezkoen palmaresan lehen postuan jarraitzen du 10 garaipenekin. Bigarren Bermeo eta Orio daude, lau garaipenekin. Emakumeetan, ordea, San Juanek 4 garaipen ditu eta Oriok 3.
SAILKAPENAK
Gizonak:
1 HONDARRIBIA “A” 20:25,42
2 DONOSTIARRA 20:39,35
3 ORIO 20:43,58
4 GETARIA 20:52,44
5 BERMEO20:53,18
6 ZUMAIA 21:11,94
7 ISUNTZA 21:12,10
8 ZARAUTZ 21:13,63
9 SAN PEDRO 21:19,75
10 SAN JUAN 21:25,89
11 ARKOTE 21:30,66
12 DEUSTO 21:40,79
13 HONDARRIBIA “B” 22:05,02
14 LAPURDI 22:10,89
15 MUTRIKU 22:48,59
16 HIBAIKA 23:03,28
17 HONDARRIBIA “C” 23:04,41
18 ILLUNBE 23:28,14
Emakumeak:
1 ORIO 15:35,15
2 DONOSTIARRA 15:43,46
3 ARRAUN LAGUNAK 15:52,08
4 HONDARRIBIA 15:57,44
5 TOLOSALDEA 15:58,84
6 HIBAIKA 16:10,58
7 ZUMAIA 16:10,65
8 DEUSTO 16:18,89
9 SAN JUAN 16:21,44
10 ONDARROA 16:49,05
11 ZARAUTZ 17:08,29
Txapelketa urtez urte:
Edizioa | Urtea | Irabazlea |
1 | 2001 | Hondarribia |
2 | 2002 | Hondarribia |
3 | 2003 | Hondarribia |
4 | 2004 | Astillero |
5 | 2005 | Astillero |
6 | 2006 | Hondarribia |
7 | 2007 | Orio |
8 | 2008 | San Pedro |
9 | 2009 | Bermeo-Urdaibai (19’36” 46) |
10 | 2010 | Bermeo-Urdaibai (21’ 05’’ 94) |
11 | 2011 | Bermeo-Urdaibai (21’11’’ 75) |
12 | 2012 | Orio (20’54’’ 85) |
13 | 2013 | Orio (20,15” 24) |
14 | 2014 | Orio (ibaian: 22’05’’ 61) |
15 | 2015 | Hondarribia (19’50’’ 46) |
16 | 2016 | Hondarribia (ibaian: 21’14’’ 29) |
17 | 2017 | Bermeo-Urdaibai (20’19’’ 68) |
18 | 2018 | Hondarribia (ibaian: 19’42’’ 83) |
19 | 2019 | Hondarribia (20’00’’17) |
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka