ARRAUNA

XXI. Hondarribiko Jeitsiera lehiatu zen larunbatean

by | 2021/03/01

Larunbat honetan jokatu zen Hondarribiko Traineru Jaitsieraren XXI. edizioa, aurtengo lehen testa izan dena traineruentzat, aurrez egin ohi diren beste zenbait bertan behera geratu baitira COVID19 gaitzaren ondorioz.

Proba 16.00etan hasi zen eta hondartza pareko estropada eremuan egin zen, bi luzeko ibilbidearekin. Luze bakoitza, beraz, ohikoa baino luzeagoa zen eta ontziak itsaso zabalera irten behar zuten. Emakumeen ibilbidea aldiz motzagoa zen, baina  hala ere txapelketa ofizialetan egin ohi dutena baino luzeagoa.

Irteera hartzen lehen ontzia Hondarribiako traineru mistoa izan zen, eta ondoren atera ziren emakumeen traineruak: Zarautz, San Juan, Deusto, Ondarroa, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Hondarribia.

Gero gizonezkoen txanda izan zen: Hondarribia C, Trintxerpe, Hibaika, Mutriku, Hondarribia B, Lapurdi, Zumaia, San Juan, Arkote, Deusto, Getaria, San Pedro, Zarautz, Ondarroa, Isuntza, Donostiarra, Orio, Bermeo eta Hondarribia A.

Azkenean, Hondarribiko  lehen trainerua izan zen azkarrena gizonetan, eta Orioko ontzia, emakumeetan. Hondarribiak 20:25,42ko denbora baliatu zuen estropada-eremua betetzeko, bigarren izandako Donostiarrari 13 segundoko aldea atera ziolarik eta 18 segundo hirugarren postuan helmugaratutako Oriori.

Nesketan, Oriok 15:35,15ko denbora behar izan zuen estropada burutzeko. 8 segundoko aldea atera zion Donostiarrari, bigarren, eta 16 segundo Arraun Lagunak ontziari, hirugarren.

Larunbateko emaitzen ondoren, Hondarribiak gizonezkoen palmaresan lehen postuan jarraitzen du 10 garaipenekin. Bigarren Bermeo eta Orio daude, lau garaipenekin. Emakumeetan, ordea, San Juanek 4 garaipen ditu eta Oriok 3.

SAILKAPENAK

Gizonak:

1 HONDARRIBIA “A” 20:25,42

2 DONOSTIARRA 20:39,35

3 ORIO 20:43,58

4 GETARIA 20:52,44

5 BERMEO20:53,18

6 ZUMAIA 21:11,94

7 ISUNTZA 21:12,10

8 ZARAUTZ 21:13,63

9 SAN PEDRO 21:19,75

10 SAN JUAN 21:25,89

11 ARKOTE 21:30,66

12 DEUSTO 21:40,79

13 HONDARRIBIA “B” 22:05,02

14 LAPURDI 22:10,89

15 MUTRIKU 22:48,59

16 HIBAIKA 23:03,28

17 HONDARRIBIA “C” 23:04,41

18 ILLUNBE 23:28,14

Emakumeak:

1 ORIO 15:35,15

2 DONOSTIARRA 15:43,46

3 ARRAUN LAGUNAK 15:52,08

4 HONDARRIBIA 15:57,44

5 TOLOSALDEA 15:58,84

6 HIBAIKA 16:10,58

7 ZUMAIA 16:10,65

8 DEUSTO 16:18,89

9 SAN JUAN 16:21,44

10 ONDARROA 16:49,05

11 ZARAUTZ 17:08,29

Txapelketa urtez urte:

Edizioa

Urtea

Irabazlea

1 2001 Hondarribia
2 2002 Hondarribia
3 2003 Hondarribia
4 2004 Astillero
5 2005 Astillero
6 2006 Hondarribia
7 2007 Orio
8 2008 San Pedro
9 2009 Bermeo-Urdaibai  (19’36” 46)
10 2010 Bermeo-Urdaibai (21’ 05’’ 94)
11 2011 Bermeo-Urdaibai (21’11’’ 75)
12 2012 Orio (20’54’’ 85)
13 2013 Orio (20,15” 24)
14 2014 Orio (ibaian: 22’05’’ 61)
15 2015 Hondarribia  (19’50’’ 46)
16 2016 Hondarribia  (ibaian: 21’14’’ 29)
17 2017 Bermeo-Urdaibai  (20’19’’ 68)
18 2018 Hondarribia  (ibaian: 19’42’’ 83)
19 2019 Hondarribia (20’00’’17)

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...