EUSKAL PILOTA
Xareko finalak jokatu ziren iragan larunbatean
Argazkiak: ataria.eus
Xareko I. Irurako Irekiak eta Gipuzkoako Txapelketen finalak jokatu ziren pasa den larunbatean, maiatzak 15, goizez eta arratsaldez, Irurako Ametsa trinketean.
I. Irurako Xare Irekiaren Gaztetxoak mailako finalarekin eman zitzaion hasiera pilota jaialdiari, Murua II.a-Arsuaga bikoteak Murua I.a- Calongeren kontra jokatu zuelarik (bi aurrelariak, anaiak eta bikiak dira). Lehenak ziren faboritoak, aurretik ligaxkako partida guztiak irabazita zetozelako, baina Murua I.a eta Calongek 30-22 irabazi zieten.
Bigarren partidan, Gazteak mailako finala, Galartza II.a-Aristi eta Maiza-Heras bikoteek neurtu zituzten indarrak. Hemen ere, lehenak faboritoak ziren nagusitasun handiz irabaziak zituztelako partida guztiak baina Maiza-Herasek pronostikoak hautsi eta partida serio bat eginez, 35-25 irabazi zuten.
Goizeko hirugarren partidan, Nagusiak mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Lopetegi-Moncadak eta Sainz-Apeztegia I.a. Aurreko bi partidetan ezusteko txiki batzuk izan baziren ere, hirugarrengoan Lopetegi-Moncadak ez zieten aukerarik eman Sainz-Apeztegia I.ari, eta 40-14 irabazi zieten.
Arratsaldez, Emakumezkoak mailan, Mujika-Gorriti bikoa zen faborito, baina Goenaga-Fernandez bikoa gehiago izan zen kantxa gainean, eta partida gogor baten ostean, merezimendu osoz 35-30 irabazi zuen. Goenaga eta Fernandezek bikote orekatua osatzen dute eta Mujika aldiz, gaztea da oso, eta ez dago maila honetako partidak jokatzen ohitua.
Jardunaldia amaitzeko, jubenilak mailako Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen, non Mendizabal- Isasa bikoak 40-37 irabazi zion Zabalegi-Iturbe bikoteari. Hala ere, Zabalegi-Iturbe ezustekoa emateko zorian egon ziren, izan ere aurretik joan ziren partidaren hasieratik (10-21, 14-27 eta 20-30). Aurkariak orduan suspertu eta 37-31 aurretik jarri ziren. Galtzaileak bi tantora gerturatu ziren (39-37) baina ezin izan zuten ezusstekoa burutu.
Irurita Miguelenek irabazi du Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa
Final haundian, Arraioz Sagardiari 9-7 irabazita
Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketako finalak jokatu dira
Eskuz Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu ziren eta gomazko paletan Haizea Salanueva eta Itxaso Erasun
Banakako Erremonte Txapelketaren aurreko ligaxkako azken partida jokatu da
Ansa II.ak Goikoetxea V.ari 30-11 irabazi zion