LASTERKETAK
Worku eta Obiri irabazle Elgoibarko krosean
Worku etiopiarra eta Obiri keniarra izan dira azkarrenak Elgoibarko krosean
Elgoibarren Juan Mugerza Nazioarteko Krosaren 77. edizioa lehiatu zuten igandean eta aurreikusten zen bezala afrikarrak izan dira nagusi.
Gizonezkoetan, alde handiz irabazi du Tadese Worku etiopiarrak, eta emakumezkoetan, txikiagoak izan dira tarteak Hellen Obiri keniarraren alde.
Eguraldiak lagunduta ospatu zen elgoibarko kros ospetsua, goiz eguzkitsu zein hotz batean ikusle ugari bertaratu zirelarik lasterketa ikustera.
Obiri zen faborito argia lasterketa irabazteko, 5.000 metroetako munduko txapelduna, eta ez du hutsik egin. Sasoiko dago 30 urteko lasterkaria, eta erraz menderatu du beste faboritoa, Rose Chelimo bahreindarra. Bigarren Beatrice Chebet herrikidea sartu zaio, sei segundora, eta hirugarrena ere keniarra izan da, Eva Cherono, 30 segundora.
Lasterketa amaieraldean, Obirik erasoa jo eta gainontzeko korrikalariek ezin izan zuten bere erritmoa jarraitu, hartara bakarrik zapaldu zuelarik helmuga, atzetik gertu baina harrapatzeko aukerarik Gabe bere bi herrikide ailegatu zirelarik, Chebet eta Cherono, podium keniatarra osatuz.
Gizonezkoetan, ezustekoa eman zuen Tadese Worku korrikalari ezin gazteagoak, estutasun gutxi pasata aise menderatu baitzuen lasterketa 17 urteko gazteak. Bete beharreko hamar kilometroak osatzeko hiru itzuliren faltan, bakar bakarrik geratu zen Tadese Worku lasterketaren buruan eta handik aurrera aurkariei distantzia irabazten joan zen etengabean iazko azpitxapelduna Munduko Kros Txapelketan . Azkeneko bueltarako jada garaipena eskuan zuela argi zegoelarik.
Atzetik helmugaratu ziren Richard Yator keniatarra 24 segundutara eta Eritreako Aaron Kifle 27 segundora.
Bestalde, 20 urte azpiko “Mamo Wolde Saria” lasterketetan, korrikalari portulgadarrak nagusi izan ziren, emakumezkoetan Lia Lemosesk irabazi zuen 16 minutu eta 26 segundutako denborarekin, eta gizonezkoetan berriz Etson Barrosek erdietsi zuen garaipena 21 minutu eta 21 segundutan helmugaratuta.
- Hellen Obiri (Kenia)25:10
- Beatrice Chebet (Kenia) 25:16
- Eva Cherono (Kenia)25:40
GIZONEZKOAK –
- Tadese Worku (Etiopia) 31:37
- Richard Yator (Kenia)32:01
- Aaron Kifle (Eritrea)32:04
Krosaren emaitzak ikusteko sakatu HEMEN
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Leire Baraibar eta Iñigo Arantzamendik irabazi dute Kobaz Kobako proba nagusia
Artzei Bidean berriz, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia nagusitu dira
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Euskal Selekzioak maila bikaina eman zuen Candanchuko hitzorduan