EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok
Gazteen mailan, gizonezkoetan urrea Santurtzik eraman zuen eta emakumezkoetan Kaiku nagusitu zen
Mendaur taldeak irabazi du Malerrekako pilota erronka
Partida bana irabazi zuen talde bakoitzak, baina Mendaurkoek lau tanto gehiago egin zituzten
Joseba Larralde eta Itxaro Zabaletak irabazi dute Goizutrail lasterketa
Eki Imaz eta Guratz Azpiroz, 10 kilometrokoan eta Olatz Zabala eta Ion Alzuri, 25 kilometrokoan, erreleboka izan ziren gainontzeko garaileak