EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Idiazabalen
Beti-Gazte sokatira taldeak, 640 kilotan gizonezkoak eta 540 kilotan emakumezkoak, izan ziren txapeldunak Idiazabalen
Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa distantzia luzean
Orioko senior mailako gizonezkoen zortzikoak urrezko domina irabazi du, Hondarribia eta Zierbenaren aurretik
Euskal Selekzioen ofizialtasunari buruzko informazio-hitzaldia
Lehenengo hitzaldi honen ondoren, ekimena igeriketa federazioaren 2020ko Batzarrean aurkeztea izango da hurrengo urratsa