WATERPOLO

Euskal Herriko Waterpolo Kopako finalak jokatu ziren iragan larunbatean

by | 2020/01/31

Bidasoa XXI eta Urbat IKE, 2020ko Euskal Herriko Kopako irabazleak

 

Larunbatean, urtarrilak 25, 2020ko Euskal Herriko Kopako Final Four partiduak jokatu ziren Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Bidasoa XXI eta Urbat IKE izan ziren txapeldun emakumezkoen eta gizonezkoen mailan, hurrenez hurren. Javi Saez, Federazioko presidentea, eta Iñaki de Santos, CW Donostiako presidentea, izan ziren sari banaketaren arduradunak.

Emakumezkoen lehiaketan, Bidasoa XXI eta Urbat IKE heldu ziren finalera Claret Askartza eta Leioa WLB B taldeen aurka irabazi ostean finalerdietan.

Brontzezko dominaren partiduan, Sakonetako neskak izan ziren irabazle, eta klaretarrak laugarren postua eskuratu zuten. Finalean, Bidasoa XII lortu zuen garaipena partida estu baten ondoren.

Bidasoak finalerdietan 11-5 menderatu zuen Askartza taldea eta esan bezala finalean ere nagusitu zen eibarko Urbat taldeari 7-6 irabazita. 3-0 hasi ziren irabazten naparrak, baina handik aurrera markagailua oso estu joan zen momentu oro, azkenean Bidasoak gol bakarreko abantaila erdietsita partida irabazi zuelarik.

Beste aldetik, gizonezkoen lehiaketan, Urbat IKE eta WP9802 izan ziren finalerako txartela lortu zuten taldeak, etxeko CW Donostia eta nafarroako CD Larraina taldeei irabazi ostean.

Hirugarren postuaren lehian, etxekoentzat izan zen garaipena. Eta finalean azkenik, Urbat IKE izan zen kopako txapeldun WP9802-ri 10-12 irabazi ostean final eder batean.

                          2020ko EH KOPAKO EMAITZA GUZTIAK:

                            EMAKUMEZKOEN EH KOPA

                     Finalerdia) Bidasoa XXI 11-5 Claret Askartza
                    (Finalerdia) Leioa WLB B 7-10 Urbat IKE
                    (3. eta 4. postua) Leioa WLB B 13-8 Claret Askartza
                    (Finala) Bidasoa XXI 7-6 Urbat IKE

                            GIZONEZKOEN EH KOPA

                 (Finalerdia) CD Larraina 8-12 WP9802
                (Finalerdia) CW Donostia 8-11 Urbat IKE
                (3. eta 4. postua) CW Donostia 15-13 CD Larraina
                (Finala) WP9802 10-12 Urbat IKE

2020ko Euskal Herriko Waterpolo Txapelketako laburpen bideoa

Igeriketa

Share This