EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Halterofilia federazioa ofizialtasunaren bidean
Iñigo Ruiz de Azua, Euskadiko Halterofilia Federazioko presidentearekin elkarrizketa
Everesterako lehen fasea burutu du Alex Txikonek, Ama Dablam igota
Lemoarraren helburu nagusia hurrengo asteetan Everestera lehen aldiz neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzea da
II. Euskal Errugbi Liga 2020
Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga hiru kategoriatan jokatuko da aurten: gizonezkoen 1. eta 2. maila eta emakumezkoena