EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Igandean, Eibar-Reala
Eibar–Reala otsailaren 16an jokatuko da, datorren igandean, arratsaldeko 14:00etan, Ipuruan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida izango da Gipuzkoako bi taldeen arteko lehia
Arraun Lagunak eta Hondarribia A irabazle Hondarribiako XX. Traineru Jaitsieran
Ikurriña eskuratzeko lehia estua egon da emakumezko zein gizonezkoetan, ezusteko bat baino gehiago eman delarik
Zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia lehiatu da Ibarran
Gizonen 600 kilokoan Beti Gaztek jantzi du txapela. Emakumezkoen bigarren jardunaldian lesakarrek irabazi zuten