EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Twitter
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu dute erabakia
Data berriak EMF-ren Mendi Eskiko Txapelketetarako
Bestalde, Euskal Selekzioa Cerlerrren ari da egunotan Mendi Eskiko frogak lehiatzen
Bertan behera geratu dira Emakume Master Cup txapelketako pilota goxoko finalerdiak
Koronabirusaren eragina dela eta, pilota enpresek jakinarazi dute asteburuko pilota jaialdiak ez direla jokatuko