EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Airean dago Emakume Master Cup Txapelketa
Antolakuntzako kideak baikor daude, kontutan izanda bi egun lortu behar dituztela besterik ez txapelketa amaitzeko eta denbora tartea egon badagoela
Maialen Chourraut, ‘Beldurretan Arraunean’
Brasilgo Olinpiar Jokoetatik Tokioko Olinpiar jokoetarako tartean izandako bizipenak hizketagai ditu Chourrautek dokumentalean
«Berdintasunaren bidean» erakusketa
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren iazko edizioko 82 irudiekin osatutako argazki erakusketa partekatu dute sare sozialetan