EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Añorga 5-0 Aurrera, X. Euskal Herria Kopan
Añorga 5-0 Aurrera emaitzarekin amaitu da gaur eguerdian Rezolan jokatutako X. Euskal Herria Kopako 2020ko edizioaren azken partida
Julen Alberdik irabazi du Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga
Harrijasotzaileen Binakako Txapelketako lehen jardunaldia ere lehiatu zen Izarraitzen eta emakumeen harri-jasotze erakustaldia egon zen
Ane Mintegi Roland Garros Junior txapelketatik kanpo geratu da
Banakako txapelketatik lehenengo itzulian kanporatuta izan ostean eta binakako txapelketako bigarren itzuliko partidua galdu eta gero