EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Osasuna – Alaves, abenduaren 31n
Arratsaldeko 16:15etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bederatzigarren partida izango da
Athletic – Reala, abenduaren 31n
Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zortzigarren partida izango da
Mendi Film Festivalaren 13. edizioa hasiko da ostiral honetan
‘Salto is the King’ eta ‘Arriesgarse a vivir’ filmek hasiera emango diote aurtengo egitarau mamitsuari