EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Abuztuaren 12tik aurrera jokatuko da XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioa
Bi mailetan jokatuko da. Beraz, bi final izango dira. Final biak irailaren 2/3an jokatuko dira
Finaleko saridunak
VII.Euskal Herria Txapelako finalean lau sari zozkatu genituen ikusleen artean. Hemen nori egokitu zaien
VII. Euskal Herria Txapelako finala: Reala 1 – 3 Osasuna
Bigarren txapela eraman du Osasunak etxera, Catanak sartutako hiru golez baliatuta