EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Iñaki Isasik eta Enara Oronozek irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi duatloia
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko bosgarren proba izan da honakoa
Gipuzkoako Orga Joko eta Txinga Erute txapelketak jokatu dira
Unai Goitia orga jokoan eta Ane Urresti eta Jon Unanue txinga eroaten izan dira txapeldunak
Malen Osa eta Aitor Ajuria irabazle Aloñako Igoeran
Guztira, 335 lasterkarik hartu dute parte igande honetako proban, horietatik 31 emakumezkoak