EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Osasuna 0-2 Reala
Realak eraman ditu puntuak VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partidan. Gaurko emaitzarekin sailkapenaren buruan jarri da, Athleticekin berdinduta.
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak Txapelketako lehen lau puntuak eskuratu dituzte
40-28 nagusitu dira Juanenea eta Aizpuru III.aren aurka, Galarretan jokaturiko partidan
Bost bikote izango dira Erremonteko Binakako Txapelketan
Larunbat honetan jokatuko da ligaxkako lehen partida: Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV. vs. Juanenea-Aizpuru III.a