MENDI LASTERKETAK
Walther Becerra eta Oihana Kortazar nagusi, II. Talai-Mendi Trailean
Igande honetan, maiatzak 22, lehiatu zen II. Talai-Mendi Trail lasterketa, Talai Mendi Elkarteak antolatuta. Berrehundik gora parte hartzaile goizeko 10:00etan puntuan atera ziren maldan gora Orioko plazatik, San Martinerantz, gero Kukuarri puntarainoko bidea egin eta handik berriro herriko plazara ailegatzeko, elizako aldapatik behera.
Beroa eta hezetasuna izan zituzten lagun bide osoan zehar, eta horrek bati baino gehiagori erasan zion hamalau kilometro zituen ibilbidea osatzeko, 1.200 metroko gorabeherarekin eta 650 metroko desnibel positiboarekin.
Azkarrenak Walther Becerra (01:01:26) eta Oihana Kortazar (01:13:51) izan ziren. Kortazar Txindokiko Bertikala irabaztetik zetorren, eta honakoan ere nagusitasunez irabazi zuen mendi lasterketa, bigarren urtez jarraian, hemeretzi minutuko aldea aterata Oihana Zubillagari (01:20:02), Nerea Amilibiak osatu zuelarik podiuma (01:22:04).
Gizonezkoetan, Walther Becerra nagusitu zen, 01:01:26ko denbora eginda. Ibai Makazaga, iazko irabazlea, bigarren helmugaratu zen, denbora ona eginda (01:03:51) eta Xabier Sarranz hirugarren sailkatu zen (01:04:09).
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- KORTAZAR ARANZETA OIHANA 01:13:51 MUTRIKU
- ZUBILLAGA BLANCO OIHANA 01:20:02 ANOETA
- AMILIBIA ARRUTI NEREA 01:22:04 ZARAUTZ
- ELOLA IZAGUIRRE LEIRE 01:25:06 TOLOSA
- PEREZ DE LECETA GONZALEZ TANIT 01:26:35 DONOSTIA
- USANDIZAGA ZUBIAURRE AINHOA 01:26:44 AIA
- URTEAGA SORAZU MAITE 01:31:51 ZUMAIA
- OLAIZOLA IRURETA AINTZANE 01:32:42 AIZARNAZABAL
- IRURETA GARATE ALAZNE 01:32:42 AIZARNAZABAL
- PIÑEIRO SANDRA 01:32:58 DONOSTI
Gizonezkoak
- BECERRA PAEZ WALTHER 01:01:26 SESTAO
- MAKAZAGA ARISTI IBAI 01:03:51 ORIO
- ZARRANZ OSINAGA XABIER 01:04:09 IRUNBERRI/LUMBIER
- USANDIZAGA ZUBIAURRE MIKEL 01:04:54 AIA
- ARAMBERRI OTEGUI AMETS 01:08:52 ZESTOA
- AZKUE ISASTI MIKEL 01:09:50 ORIO
- ARIZETA LEGARRA URKO 01:10:11 ASTEASU
- ARRIOLA MUNIOZGUREN MIKEL 01:11:26 EIBAR
- LIZASO ELGARRESTA OIHAN 01:11:39 ORIO
- RUBIO SAN SEBASTIAN AITOR 01:12:06 ORIO
- Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Iaz jokatu zen aurrenekoz lasterketa, eta Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga izan ziren garaileak, guztira 228 korrikalarik parte hartu zutelarik.
Gizonezkoei dagokionez, Ibai Makazaga zarauztarrak lortu zuen garaipena helmugan 59:44 denbora eginda (berak bakarrik lortu zuen ordubetetik jaistea), Pello Perez (1:01:39) izan zen bigarren eta Aitor Regillaga (1:01:41 ) hirugarren.
Emakumezkoen artean borroka estuagoa egon zen eta azkenean Oihana Kortazar (01:05:38) gailendu zen, Onditz Iturbek (1.07.13) eta Oihana Azkorbebeitiaren (1.08.05) aurretik.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an
2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan ostean, datorren urteko data zehaztu du lasterketaren antolakuntzak
Elgoibarko Mugertza Krosaren 78. edizioa bertan behera geratu da
Ikuslerik bildu ezinak eta 20 urtez azpiko lasterketarik ezin eginak atzera egitera behartu ditu antolatzaileak
Mikel Linazisorok Baltzolan dagoen «Il domani» kateatu du
Dagoeneko bergararrak kateatzen duen laugarren 9a bidea da honakoa