FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Walking Footballeko euskal selekzioak nazioarteko ibilbideari ekingo dio
Argazkiak: Euskadiko Futbol Federakundea
Euskal selekzioak +50 eta +60 urteko kategorietan bere nazioarteko lehen bi partidak jokatuko ditu datorren larunbatean Ingalaterraren aurka
Euskadiko Futbol Federazioaren babesarekin sortu berri den Walking Footballeko Euskal Selekzioak urriaren 30ean hasiko du bere ibilbidea Lezamako 8. zelaian, orainarte galdu gabe dagoen Ingalaterrako selekzioaren aurka. Guztira bi partida izango dira + 60 urteko eta + 50 urteko kategorietan. Lehenengo norgehiagoka 11:30ean hasiko da eta bigarrena berriz, 12:45ean.
Norgehiagoka hauekin, aukera ona egongo da euskal futbolarien maila egiaztatzeko, une honetan nazioartean dagoen selekziorik indartsuenaren aurrean.
Futbolaren antzeko kirola da Walking Football-a, baina baditu bere berezitasunak: oinez jokatzen da, neurri txikiko jokaleku batean, baloia ezin da buruz jo, eta ezin da 1,83 zm-ko altuera gainditu. Gainera, 50 urtetik gorako pertsonek bakarrik joka dezakete modu ofizialean.
Orainarte, ia beti gizonek jokatu dute espezialidade honetan, baina dagoeneko emakumeak ere ari dira jokatzen. Walking Footballen arauak arautu eta bere interesak defendatzen dituen nazioarteko erakundea FIWFA da.
Futbol tradizionalean bezala, ingelesak ere Walking Football delakoaren aitzindaritzat hartzen dira, zeina duela hamarkada batetik hona praktikatzen da adineko pertsonen artean, isolamendu eta jarduerarik ezaren epidemiari aurre egiteko, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz.
Walking Footballeko Euskal Selekzioak honela hasiko du beraz bere nazioarteko ibilbidea, datozen hilabeteetan are gehiago indartuko dena, 2022ko maiatzera sasoirik onenean iristeko xedearekin, data horretan Manchesterren (Ingalaterra) FIWFAk antolatutako selekzio nazionalen Walking Footbaleko lehen Munduko Txapelketan parte hartuko baitu.
Urte hasierarekin batera lasterketa ugari Euskal Herrian zehar
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa abiapuntua izanda, bestelako lasterketa ugari lehiatuko dira hurrengo datetan Euskal Herrian
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek txapelketa garrantzitsu honetan izango dira denboraldiaren amaieran