TXIRRINDULARITZA
Volleringek irabazi du Itzulia Womeneko lehen etapa
Demi Volleringek mugarria jarri du historian, izan ere, lehenengo etapa irabazi duenez Itzulia Womeneko maillot horia jantzi duen lehenengo lasterkaria izan baita. Eguna lasai hasi zen, ihesaldirik gabe, lasterketako 39,2 kilometrora arte, baina puntu horretan hiru txirrindularik ihesera jo zuten: Mireia Benito (MAT, 131), Cristina Tonetti (TOP, 175) eta Prisca Savi (BPK, 163).
Hirukoteak gehienez 3 minutuko abantaila lortu zuen. Tropelak lasterkariekiko distantzia kontrolatu zuen, eta Herrerara iritsi aurretik, ihesean zihoan azken txirrindularia harrapatu zuen, handik aurrera faboritoen arteko erasoak hasi zirelarik.
Jaisten hastean erasoak eraginkorrak izan ziren, eta 4 lasterkarik osatutako talde sendoa osatu zen, Lucinda Brand (TFS, 11 ), Ashleigh Moolman-Pasio (SDW, 41), Demi Vollering (SDW, 44) eta Elise Chabbey (CSR), 83) txirrindulariekin. Abantaila areagotu egin zen 25 segundoraino baina tropela azkar antolatu zen eta ihesean joandakoak harrapatu zituen.
Helmugarako 10 kilometro falta zirela erasora jo zuten berriz ere, eta oraingoan Kristen Faulkner (25, BEX), Demi Vollering (SDW, 44) eta Pauliena Rooijakkers (CSR, 86) txirrindulariek tartea zabaldu zuten, 39 segundoko abantaila lortuz. Team DSM taldeak den-dena eman zuen ihesaldia harrapatzeko asmoz baina distantzia murriztu ezinik ibili zen.
Azkenean, tropelarekiko aldea zutela iritsi zen helmugara hirukotea, eta etapa garaipena esprintean jokatu zuten, bertan azkarrena Team SD Worx taldeko Demi Vollering (SDW, 44) izan zelarik.
SAILKAPENAK
Sailkapen orokorreko liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
Mendiko liderra: Mireia BENITO (MAT, 131)
Puntuen araberako liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
Gazteen liderra: Niamh, FISHER-BLACK (SDW, 41)
Taldeen araberako sailkapena: Team SDW Worx
Txirrindulari euskaldunik onena: Ane SANTESTEBAN (BEX, 21)
Saiatuenaren saria: Nadine, GILL (SWT, 204)
TXIRRINDULARITZA
Euskal Herriko Itzulia atzeratu egin dute
2020an lasterketa egin ahal izatea dute helburu antolatzaileek eta horretarako UCIri baimena eskatuko diote
Euskadi Fundazioa 2020. urteari begira
Euskadi Fundazioak 2020ko plangintza aurkeztu du. Itzulian parte hartzeko ahaleginak egingo dituzte
Jon Torner Zabala: “Txirrindularitza. Diru publikoa, zertarako?”
Jon Torner Zabala: “Euskal txirrindularitzaren egoerari tiraka: Diru publikoa, zertarako?” → argia.eus