OFIZIALTASUNA ORAIN
Via Galegak “Galiza, herri bat, selekzio bat” kanpaina abian jarri du
Vía Galega plataformak “Galiza, un pobo, unha selección” kanpaina aurkeztu du egunotan, galizako selekzioak bultzatzeko asmoz kirol guztietan eta maila ofizialean nazioartean lehiatzeko aukerari hauspoa emateko.
Galiza osoan ikusi ahal izango den kanpaina ibiltaria izango da, erakusketak zein hainbat argitalpen eta bideo izango dituena, Lugoko, Coruñako eta Pontevedrako Aldundien parte hartzearekin.
Aurkezpen ekitaldian, Anxo Louzao, Via Galegako bozeramailea, Hector Pena kazetaria, Bruno Lopes, diseñatzailea, eta Lucía Veciño zein Susana Mendez plataformako koordinatzaileak izan ziren, hainbat eta hainbat kirol zein kultura arloko eta gizarte eragileen babesaren erakusle.
Kanpaina honen helburua Galizak nazioarte mailan modu ofizialean artizeko eskubidea eskatzea da, kirol diziplina guztietan, emakumezko zein gizonezkoetan. Halaber, autoestimua eta kontzientzia nazionala indartzen lagundu nahi du kirolaren bidez: galizako kirolak bultzatu, haien historia eta galizar kulturan duten garrantzia azpimarratu eta galegoaren erabilera kirol arloan sustatuz.
Plataformako kideen arabera, Galiziako Xunta ez dago galizar taldeak modu ofizialean lehiatu ahal izateko aukera bultzatzen, ezta lagunarteko mailan, guztiz kontrakoa, PPk Xuntan egin zuen lehen gauza Irmandiñako partidak bertan behera uztea izan baitzen. Jarrera hau kirolari galizarrak hainbat diziplinatan erreferente direnean gertatzen da, Olinpiar Jokoetan 6 domina eta 10 diploma lortuta erakutsi zen bezala, gaineratu dute.
Galiziar gisa lehiatzeko ezintasun horrek nazioarteko lehiaketetan parte hartzera mugatzen ditu kirolariak. Horren adibidetzat jarri zuen Gales eta Eskozia bezalako herrialdeek Europako Futbol Txapelketan parte har dezaketela euren bandera eta koloreekin.
Kirola, nazio eraikuntzaren elementu bat
Bestalde, Bruno Lopesek azpimarratu du harro egoteko modukoa izan dela kanpaina honetan “galiziar gisa, subiranista gisa eta gure selekzioak nazioartean lehiatzea nahi duen pertsona gisa lan egitea”, Hector Peña taldekidearekin eskuz esku lan egiteaz gain.
Diseinuari dagokionez, bisualki erakargarri egiten saiatu dira, bai erakusketa, bai publizitate-hesiak eta bai argitalpenak, Galiziako kolore adierazgarriak erabiliz: urdina eta zuria.
Hector Peñak nabarmendu duenez, kanpaina honek gure kirol historiaren zati bat argitzea ahalbidetu du, ezkutatu eta gutxietsi egiten baita nazio eraikuntzari pisua kentzeko, kirola beste faktore bat denean.
T3T mendi maratoia bertan behera geratu da
Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik
Gasteiz-Iruñea II Buts zirkuitua, 2021era atzeratu dute
Koronabirusaren pandemia dela eta, proba 2021eko maiatzaren 7an egitea erabaki dute antolatzaileek
2020an ez da Ehunmilak probarik lehiatuko
Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu dira koronabirusaren eraginagatik