TXIRRINDULARITZA
Van Vleutenek irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria
Nafarroako bi klasikak irabazi ondoren, Durangoko proban ere lortu du garaipena Annemiek Van Vleutenek
Durango-Durango Emakumeen Sarian 24 taldeko (tartean World Tour kategoriako zazpi) 139 txirrindularik hartu zuten parte azkenean. Guztira 113 kilometrotako ibilbidea zuten aurretik, Miota gaina bost aldiz igota eta azken kilometroetan Goiuria birritan igota.
Lasterketaren lehenengo zatia azkar joan zen eta horrek ihesaldiak gauzatzea ekidin zuen ta aurreikusten zen bezala azkeneko 25 kilometrotan, Goiuria birritan igota, erabaki zen lasterketa. Kilometroak egin ahala tropela txikitzen joan zen eta helmugara ailegatzeko 10 kilometroren faltan, 17 txirrindularik osatutako taldetxo bat zegoen lasterketaren buruan, faborito nagusiak tartean.
Amaierarako 8 kilometro falta zirela, Goiuriako azkeneko igoeran , Van Vleutenek erasoa jo zuen eta bakarrik joan zen aurrera, soilik Anna Van Der Breggenek eutsi ziolarik nola edo hala nahiz eta azkenean 18 segundora helmugaratu zen. Hirugarrena helmugaratzen Elisa Longo Borghini izan zen 1:05ra, laugarrena Clara Koppenburg, eta bosgarrena Marta Cavalli ailegatu zen talde nagusiarekin batera, non Ane Santesteban gipuzkoarrak bederatzigarren postua eskuratu zuen.
Herbeheretarrak birritan irabazi du erlojupeko munduko txapelketa (2017 eta 2018) eta, momentu honetan, errepideko munduko txapelduna (2019) da. Eta honakoan Durango-Durango Emakumeen Saria bigarrenez irabazi du ere, 2017ko garaipena kontutan hartuta.
Goizean Etorkizuneko Emakumeen Karrera lehiatu zen, 66 kilometrotako ibilbidean Iurreta eta Goiuria artean. Ines Cantera (Moreaga) txirrindulari juniorrak eskuratu zuen garaipena, zazpi segundora Marina Garau (CAF Turnkey) bigarren izan zen eta hirugarren eta 23 urtez azpiko aurrenekoa Iurani Blanco (Bizkaia Durango).
Beraz, azken lau egunotan, Euskal Herrian lehiatutako hiru lasterketak irabazi ditu 37 urteko txapeldunak, aurrenekoak Nafarroan lehiatutakoak.
Van Vleutenek, lortu zuen garaipena ostegunean lehiatutako Emakumeen Nafarroako Klasikoan (Iruñea-Lekunberri, 118,3 km). Mitchelton Scott taldeko txirrindulariak 4 kilometroren faltan egindako erasoak ahalbidetu zuen garaipena, atzetik Mavi García (Alé BTC) eta Anna Van der Breggen (Boels Dolmans) ihesaldiko kideak helmugaratu zirelarik.
Hurrengo egunean, ostiralean, Nafarroa Emakumeak Klasikan (Iruñea-Iruñea 122,9 km) ere Van Vleutenek eskuratu zuen garaipena, aurrekoan bezala, ihesaldi batean parte hartuz, gerora erasoa jo eta Iruñeko helmuga bakarrik zeharkatuta. Atzetik, Trek Segafredo taldeko Elisa Longok eskuratu zuen bigarren postua.
SAILKAPENAK
Durango-Durango
- A. Van Vleuten (Mitchelton) 2h51:17
- Anna Van der Breggen (Boels) 18 segundura
- Elisa Longo (Trek) 1:05ra
- Clara Koppenburg (Paule) 1:07ra
- Marta Cavalli (Valcar)
- Ashleigh Moolman (CCC) 1:38ra
- Ellen Van Dijk (Trek) 1:38ra
- Amanda Spratt (Mitchelton) 1:38ra
- Margarita García (BTC) 1:38ra
- Ane Santesteban(Ceratizit) 1:38ra
Mendia
- A. Van Vleuten (Mitchelton) 9 puntu
- Anna Van der Breggen (Boels) 4 puntu
- Clara Koppenburg (Paule) 3 puntu
- Margarita García (BTC) 2 puntu
Esprint bereziak
- Tanja Erath (Canyon) 9 puntu
- Marta Bastianelli (BTC) 3 puntu
Iazko edizioa
2019an, Lucy Kennedy australiarrak irabazi zuen Durango-Durango Saria. Mitchelton taldeko txirrindulariak Goiuriako azken aurreko igoeran erasoa jo eta azken kilometroak bakarka egin zituen.
Atzetik, hirukotea helmugaratu zen, Amanda Spratt australiarra (Mitclenton) bigarren izan zen 26 segundora, hirugarren Soraya Paladin italiarra (Ale-Cipollini) eta laugarren SharaGillow australiarra (FDJ). Geroxeago, 59 segundora, Amy Pieters (Boels) holandarra sartu zen bosgarren postuan. Euskaldun onena Ane Santesteban (WNT) izan zen, 11. postuan, irabazlearengandik zazpi minutura.
Aurreko edizioen irabazleak
2010: Marianne Vos (NED), 2011: Marianne Vos (NED), 2012: Emma Pooley (GBR), 2013: Marianne Vos (NED), 2014: Marianne Vos (NED), 2015: Emma Johansson(AUS), 2016: Megan Guarnier(USA), 2017: Annemiek Van Vleuten (NED), 2018: Anna Van Der Breggen (NED), 2019: Lucy Kennedy (AUS).
TXIRRINDULARITZA
Fernando Tercerok irabazi du Aiztondo Klasika
25 talde eta 175 txirrindulari aritu ziren afizionatuen mailako lasterketa entzutetsuan
Tourra (1903-2013): historia, kazetaritza eta naziotasuna
Jabotxa Fernandezekin elkarrizketa idatzi berri duen doktorego-tesiaren inguruan
2022ko Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Lasterketa apirilaren 4tik 9ra egingo da, 882,2 km zeharkatuz eta orohar azken edizioetako eskemari jarraituko dio