TXIRRINDULARITZA
Uztailaren 26tik aurrera hasiko dira EAE mailako txirrindularitza probak
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak jakinarazi duenez, uztailaren 26tik aurrera bueltatu ahal izango dira berriz txirrindularitza lasterketak Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hasierako plangintza bestelakoa bazen ere, erabaki honen ondorioz beraz, ez da azkenean txirrindularitza probarik lehiatuko Erkidego autonomoan uztailaren 26ra arte, alarma egoera datorren igandean amaitzekoa bada ere, Eusko Jaurlaritzak beste hilabete batez luzatu baitu baimena emateko epea.
Behin gauzak definitiboki argituta, txirrindularitza egutegia berriro birmoldatu beharko da, izan ere, orain adostutako dataren aurretik Euskaldun Torneoaren eta Lehendakari Txapelketaren lasterketa batzuk izatea aurreikusia zegoen, Elite eta 23 urtez azpikoen kategorietakoak.
Esaterako, ekainaren 21ean antolatzekoa zen Lehendakari Txapelketako hitzordua Tolosan, eta ekainaren 29an Euskaldun Torneoaren baitan lehiatzen den San Pedro Klasikoa Irunen.
Maila profesionalari dagokionez, dena ondo bidean, Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa saria izango da EAEn lehiatuko den aurreneko lasterketa, uztailaren 26an bertan, hain justu.
Astebete geroago Getxoko Zirkuituaren txanda izango da eta Gipuzkoa Klasikak aldez aurretik ezarritako data mantenduko du, abuztuaren 30a, alegia.
Udazkenean giroa berotuko da, izan ere, irailaren amaieratik urriaren erdialdera bitartean lau hitzordu izango ditugu Gipuzkoan: irailaren 27an Santikutz Klasika, urriaren 10ean Aiztondo Klasikoa, urriaren 11an Balentziaga Memoriala eta urriaren 12an Ordiziako Klasika.
Bestalde, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak atera duen agirian, lehiaketetan higiene- eta urruntze-neurri guztien eta ezartzen den beste edozein arauen jarraipena bermatzeko protokoloa bat garatzeko lanean dabilela jakinarazi du.
TXIRRINDULARITZA
Van Vleutenek irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria
Garaipen honekin, Euskal herrian lehiatutako hiru probetan garaile atera da, Nafarroako bi klasikak aurretik irabazi baitzituen
Durango-Durango Emakumeen Saria
Uztailak 26ko lasterketa honetaz aparte, egunotan emakumezkoen profesional mailako beste bi lasterketa lehiatuko dira Nafarroan
Parte-hartze bikaina Getxoko zirkuituan
Abuztuaren 2an jokatuko da eta World tourreko 5 talde arituko dira, tartean Mikel Landa, Gaviria, Kristoffek eta Pedersen munduko txapelduna