EUSKAL PILOTA
Urtasun, Prim eta Maia, XXI. Paxaka txapelketan garaile
Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako final handia otsailaren 7an jokatu zuten Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iruritako Gorka Urtasun eta Egoitz Prim eta Elizondoko Juan Mari Maiak 9-8 irabazi zieten Erratzuko Manu Irigoien, Arraiozko Mikel Mindegia eta Erratzuko Kaiet Itoitzi, lehia estu eta ikusgarri baten ondotik (lehen aldiz finala zuzenean ikusteko aukera izan zen internet bidez).
Paxaka txapelketako final berdindua izan zen igandekoa. Zortzina berdinduta, azken jokoan gorriak 0-40 aurretik izan baziren ere, azkenean urdinek berdindu eta irauli zuten jokoa, txapela jantziz.
Partiduaren hasiera orekatua joan zen baina hirunako berdinketaren ostean, hiru joko jarraian egin zituzten gero galtzaile suertatu zirenek (3-6). Bazirudien hor hautsi zitekeela partida, baina seina berdindu zuten berriz ere Urtasun, Prim eta Maiak. Zazpinako berdinketaren ondotik, 7-8 aurrea hartu zuten Irigoien, Mindegia eta Itoitzek, baina azken bi jokoak urdinek egin zituzten eta txapela lortu zuten, azken urtetako finalik ederrenean.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia ere estua eta polita izan zen. Iruritako Xabi Barberenak, Guillermo Etxenikek eta Miguel Angel Iñarreak 9-7 irabazi zieten Iruritako Oskar Urrutia, Arraiozko Aritz Alunda eta Iruritako Mikel Sagasetari.
Txapelak eta sariak banatzen, paxaka jokalari ez ezik Erratzuko alkatea den Kaiet Itoitz eta Iruritako Josu Prim, epaile eta txatxaria izan ziren. Ondoren izaten zen afaria baina, ezin izan zen aurten egin pandemiak eragindako egoera dela eta.
XXI. Paxaka txapelketa
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatu dute beraz:
Manu Irigoien, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatu dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Erkiaga eta Zabala finalera sailkatu dira
Aurreneko finalerdian, Beaskoetxea-Aldazabal bikoteari 2-1 irabazi ondoren
Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I.a bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute
Berria Erremonte Txapelketa 2022 larunbat honetan hasi zen Galarretan jokaturiko bi partidurekin
Eusko Label Binakako Pilota Txapelketaren finalak jokatu dira Azkoitian
Promozio mailan Rodrigez-Mondragon eta lehen mailan Zelaia-Lopez izan dira txapeldunak