EUSKAL PILOTA
Urrizak eta Labakak garaipenarekin hasi dute tituluaren defentsa
Urrizak eta Labakak 40-32 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Sari Nagusiko partidan. Txapelketako bigarren partidan, txapelaren defendatzaileek txapela berriro janzteko hautagaitza aurkeztu zuten, baina oraindik oso goiz da horretaz hitz egiteko.
Beste behin ere, sendotasuna izan zen irabazleen arma nagusia. Urriza harresi bat izan zen eta gainera erasoan bikain aritu zen eta ezker pareta oso ondo jo zuen. Ondoan, serio aritu zen Labaka bat izan zuen lagun. Bi pilotarien artean soilik hiru huts egin zituzten eta segurtasun hori funtsezkoa izan zen Segurola-Larrañagaren aurka garaipena lortzeko.
Segurolak bai egin zion aurre Urrizari, baina Larrañaga ordea bere ohiko mailatik behera ibili zen. Konfiantzarik gabe ikusi zitzaion eta bederatzi huts egin zituen, bi saketik eta zazpi piloteoan. Hala ere, aurrelaria saiatu zen eta bere lan bikainari esker puntu bat berreskuratu zuten. 19tik 32ra bi hormako zortzi tanto egin zituen eta puntu hori merezita lortu zuen.
Urrizak 20 tanto egin zituen eta huts bakarra egin zuen. Labakak bost tanto egin zituen, bi saketik, eta bi huts bakarrik. Orain, lau punturekin, Goikoetxearekin eta Barrenetxearekin berdinduta daude sailkapen buruan.
Odeiren porrota bere debutean
Jaialdiko lehen partidan Odei Arregik debuta egin zuen, eta ezin izan zuen Goikoetxea V.arekin batera Zaldua anaien aurka irabazi. Anaia donostiarrek 40-34 irabazi zuten. Odeik bete zuen debutari bati eskatzen zaiona, hasiberriaren urduritasun logikoa nabaritu bazitzaion ere. Zaldua anaiak seguruago egon ziren eta behetik gora egin zuten azkenean.
Binakako 51. Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldiko emaitzak:
Azaroak 13, Galarreta
- Zaldua-Zaldua II.a 40 Goikoetxea V.a-Odei 34
- Urriza-Labaka 40 Segurola-Larrañaga 32
(TXAPELKETAKO PARTIDA)
- Loitegi-Barrenetxea IV.a 40 Ansa II.a-Zubiri 37
Xistera Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak
Merino-Lizardi nesketan, Antxon-Goixerri, mutilen maila nagusian, eta Vidal-Atain II.a, mutilen Bigarren mailan dira txapeldunak
Hasiera eman diote eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketari
Lehen eta Bigarren Mailetako jardunaldiak lehiatu dira Azkoitian eta Azpeitian
Iparraldeko Trinketeko Lehen Mailako txapela jantzi dute Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrustak
Iparraldeko lehen mailako trinket txapelketa irabazi duten Hego Euskal Herriko aurrenekoak dira