HERRI KIROLAK/AIZKORA
Binakako aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia Beizaman
Urrezko Binakako Aizkolarien “Eusko Label Saria”Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da igandean Beizaman
Atzo, igandea 12, eguerdiko 12:00etatik hasita, lehiatu zen Urrezko aizkolarien binakako txapelketaren bigarren saioa Beizamako Illaunpe pilotalekuan.
Iker Vicente eta Jesus Maria Mujika aritu dira nor baino nor Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Egin behar izan zuten lana bost eratakoa izan zen: erlojuaren aurka, zutik, abiadura proba, zutik eta etzanda batera eta azkenik iraupen proba.
Irabazleak Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika izan ziren 24 minutu eta 24 segunduko denborarekin (1´57´´erloju kontra, 1´51´´ zutik, 1´59´´abiaduran, 3´04´´zutik/etzanda eta 15´33´´iraupen proban). Atzetik ibili zirelarik Ruben Saralegi eta Eneko Otaño 26 minutu eta 29 segundutako denbora eginda (2´10´´erloju kontra, 3´09´´zutik, 2´02´´abiaduran, 3,03´´zutik/etzanda eta 16´05´´iraupenekoan).
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa:
Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren edizio berri honetan lau bikote izango dira lehian: Vicente-Mujika, Mugertza II.a-Txikia IV.a, R. Saralegi- Otaño eta Rekondo-Larrañaga.
Lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute. Ondoren izango dira kanporaketak. Hasierako fasean bost lan dituzte: erlojuaren aurka bi enbor 45 ontzakoak, zutik kana-erdikoa txanda librean. Abiadurakoa, 65 ontzako enbor bat bikote bakoitzak, zutik/etzanda bat 45 ontzakoa eta bestea kana-erdikoa –bikotekideek bana–, eta azken proba 60 ontzako lau enbor eta bi 65ekoak txanda librean.
Hurrengo jardunaldiak:
-Otsailaren 3an, Abadiñon izango da lehia, eta han Mujika-Vicente, Mugertza II.a- Txikia IV.aren aurka jokatuko dute.
-Otsailaren 5ean Beasainen, Rekondo eta Larrañaga, Saralegiren eta Otañoren aurka arituko dira, honela lehen faseari amaiera emanez.
-Ligaxkako hirugarren eta laugarren sailkatuak otsailaren 16an Oñatin lehiatuko dira, eta horko irabazlea, ligaxkako aurreneko bi sailkatuekin finala jokatuko du Azpeitian, martxoaren 3an edo 8an.
Urrezko Aizkolari Emakume Banakako Txapelketaren bigarren jardunaldia ere lehiatu da, non oraingoan (lehenengo jardunaldian, Onsalok Nerea Sorondoren aurka galdu zuen) Itxaso Onsalok Irati Astondoa izan du aurrez aurre. Azken hau nagusitu da 7 minutu eta 09 segunduko denborarekin (1´30´´erloju kontra eta 5´39´´azken proban) , Onsalok 8 minutu eta 08 segundu (1´59´´erloju kontrakoan eta 6´09´´azken proban) behar izan dituelarik bere lanak amaitzeko.
Bestalde, 2020 Urrezko Harrijasotze Txapelketan Iñigo Eizagirre “Eiza” izan dugu lanari ekiteko prest. Erabili dituen harriak hurrengoak:175 kiloko laukizuzena, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Orotara 20 jasoaldi egin ditu Eizagirrek, laukizuzenari 4, kubikoari 6 eta bolari 10. .
UTS Master Txapelketa gaur hasiko da bi finalerdiekin
Igande honetan, Barrenetxea IV.a-Juanenea eta Urriza-Ansa partidak jokatuko dira
Elite mailako finalerdiak erabaki dira Malerrekako pilota txapelketan
Oskoz-Irurita (Oberena) vs. Iriarte-Gaskue (Buruzgain) eta Astiz-Sarasa (Buruzgain) vs. Canabal-Aldabe (Oberena) izango dira emango diren lehiak
Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan
Datorren igandean lehen faseko azkeneko jardunaldia jokatuko dute eta finalerdietan arituko diren lau hirukoteak zehaztuko dira