HERRI KIROLAK/AIZKORA
Binakako Aizkolari Txapelketa Aian
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa “Eusko Label Saria”lehiatu zen atzo Aiako probalekuan goizeko 12:00tan hasita
Honakoan, Ugaitz Mugertza IIa eta Julen Alberdi Txikia IVa osatutako bikoteak, Ruben Saralegi eta Eneko Otaño izan ditu aurrez aurre, 22 enbor – 5 izakerako jardunean.
Ugaitz Mugertzak eta Julen Alberdik irabazi dute hirugarren jardunaldi hau guztira 21 minutu eta 04 segundu behar izan dituztelarik lana amaitzeko: 45 ontzako enborra erlojuaren aurka mozten 1.30ko denbora behar izan zuten. Kanaerdikoa zutik mozten, 1.35koa. 65 ontzakoa abiadurazko frogan mozten, 2.06koa. Laugarren froga 45 eta 54 ontzakoak etzanda jarrita moztea izan zen (2.52). Iraupenezko azken proban lau enbor 60 ontzako eta bi enbor 65 ontzako moztu zituzten (13´03´´).
Bere aurkariek, Saralegi eta Otañok, lan berdinean orotara 23 minutu eta 39 segunduko denbora erabili zuten: erloju kontra (1´41´´), zutik (1´38´´), abiaduran (2´24´´), zutik/etzanda (3´14´´) eta iraupenezkoan (14´44´´).
Urrezko Aizkolari Emakume Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia ere lehiatu da Aian non Nerea Sorondo eta Irati Astondoa aritu diren nor baino nor. Nerea Sorondok eskuratu du garaipena 5 minutu eta 43 segunduko denborarekin (erloju kontra 1´45´´ eta azken proban 3´58´´), Irati Astondoak 7 minutu eta 28 segundu behar izan zituelarik lanak amaitzeko (erloju contra 2´13´´eta azken proban 5´15´´).
Bestalde, 2020 Urrezko Harrijasotze Txapelketan Xabier Peña eta Iñigo Eizagirre aritu dira lanean. Neurketa oso estua izan zen. Azkenik, Xabier Peñak lortu du garaipena 3.326 kilo jasota, haren aurkariak, Iñigo Eizagirrek, 3.300 kilo altxatu zituelarik.
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa:
Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren edizio berri honetan lau bikote izango dira lehian: Vicente-Mujika, Mugertza II.a-Txikia IV.a, R. Saralegi- Otaño eta Rekondo-Larrañaga.
Lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute. Ondoren izango dira kanporaketak. Hasierako fasean bost lan dituzte: erlojuaren aurka bi enbor 45 ontzakoak, zutik kana-erdikoa txanda librean. Abiadurakoa, 65 ontzako enbor bat bikote bakoitzak, zutik/etzanda bat 45 ontzakoa eta bestea kana-erdikoa –bikotekideek bana–, eta azken proba 60 ontzako lau enbor eta bi 65ekoak txanda librean.
Hurrengo jardunaldiak:
Otsailaren 3an, Abadiñon izango da hurrengo lehia, eta han Mujika-Vicente, Mugertza II.a- Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta otsailaren 5ean Beasainen, Rekondo eta Larrañaga, Saralegiren eta Otañoren aurka arituko dira, honela lehen faseari amaiera emanez. Ligaxkako hirugarren eta laugarren sailkatuak otsailaren 16an Oñatin lehiatuko dira, eta horko irabazlea, ligaxkako aurreneko bi sailkatuekin finala jokatuko du Azpeitian, martxoaren 9an.
Finalean izango dira Zubiri eta Urriza
Urrizak eta Zubirik mendean hartu zituzten Ansa II eta Larrañaga, partidu ederrean (28-35)
Beaskoetxea eta Lekerika, lehen finalistak
Markinako Masters Series Txapelketako lehen finalerdian, Erkiaga eta Aldazabali irabazi zieten (8-15, 15-13 eta 5-1)
Udako Torneoaren bigarren jardunaldia, “Plazandreak” saioan
Mikel Inuntziagaren taldea nagusitu da Leire Garaik kaiolan lorturiko garaipenei esker, binakakoan Naroa Elizalderen neskak gailendu direlarik