HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Koparen kanporaketa lehiatu dute Etxebarrin
Pasa den larunbatean, abenduak 4, jokatu zen Etxebarrin (Bizkaia) Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa, 18:00etan hasita, honako aizkolariak aritu zirelarik lanean: Patxi Mindegia, Txomin Amundarain, Juanjo Lopez Azpilikueta, Julen Olano, Jon Rodriguez II.a, Iosu Santamaria, Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez. Egin beharreko lana, lau kana erdiko enbor ahalik eta azkarren moztea, lehen hiru sailkatuek sailkatzen zirelarik hurrengo faserako.
Hain zuzen, azaroaren 20an Larraulen jokatu zuten lehen kanporaketatik sailkatu ziren lehia honetarako Santamaria eta Rodriguez. Jardunaldi hartan hamar aizkolarik hartu zuten parte (Luis Polanco, Aritz Irazabal, Ramiro Llanos, Asier Larrañaga, Jon Rodrigez, Unai Zabala leaburuarra, Josu Santamaria, Endika Goya, Oier Larretxea eta Mikel Agirre), eta horietarik aipaturiko biek lortu zuten txapelketan jarraitzeko txartela.
Etxebarriko saioari dagokionez, bi taldetan banatuta aritu ziren aizkolariak, emaitzak honakoak izan zirelarik:
A taldea: Patxi Mindegia (6´17´´), Aritz Irazabal (7´14´´), Txomin Amundarain (7´17´´) eta Juan Jose Lopez Azpilikueta (8´53´´).
B taldea: Suharri Rodriguez (6´59´´), Ibai Soroa (7´02´´), Jon Rodriguez II.a (7´57´´) eta Iosu Santamaria (10´18´´).
Gauzak horrela, hurrengo kanporaketarako sailkatu direnak, multzo bakoitzeko lehena (Patxi Mindegia eta Suharri Rodriguez) eta bigarren onena (Ibai Soroa) izan dira.
Urrezko Aizkolarien Kopaz gain, Binakako Harrijasotze Txapelketa ere jokatu zuten, non Iraitz Arruti-Xabat Olaizola eta Urdax Magunazelaia (Aimar Galarraga ordezkatuz)-Jon Unanue Goenatxo III.a bikoteak aritu ziren.
Azkenean Goenatxok eta Magunazelaiak 11.476 kilo altxatu zituzten, 100 jasoaldi burututa (11 laukizuzenari, 23 kopari, 37 kubikoari eta 39 bolari), eta Arruti eta Olaizolak berriz, 10. 937 kilo altxatu zituzten, 94 jasoalditan (13 laukizuzenari, 23 kopari, 24 kubikoari eta 34 bolari).
Bi lehiaketen finalak Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dira abenduaren 31n.
Halaber, Emakumezkoen Trontzalari Txapelketako hirugarren kanporaketa ere lehiatu zen, Maria Iraizoz-Ainhoa Iraizoz eta Irune Biurrun-Olatz Altuna bikoek neurtu zituztelarik indarrak. Hamar ebaki egin behar izan zituzten eta azkarrenak Iraizoztarrak izan ziren, 5 minutu eta 19 segundo erabili zituztelarik lanak amaitzeko eta aurkariak berriz, 6 minutu eta 14 segundo.
Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa jokatu zen Gautegiz-Arteagan
Aritz Martin gernikarra eta Valentina Rangel getxoztarra nagusitu ziren igandeko lehian
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile Gipuzkoako Sega Sail txapelketan
Aizarnan lehiaturiko txapelketan hiru emakume eta lau gizon aritu ziren nor baino nor gehiago
Euskadiko Sega Txapelketa irabazi du Julen Gabirondok
Xabier Zaldua izan zen bigarrena, Jon Otegi hirugarrena, Mikel Lizartza laugarren eta azken postuan geratu zen David Mariñelarena