HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Kopako jardunaldia lehiatu da Burgelun
Pasa den igandean jokatu zen Arabako Burgelu herrian, eguerdiko 12:00tan hasita, Urrezko Aizkolarien kopako kanporaketa, harri-jasotze eta ingude erakustaldiak ere izan zirelarik.
Aizkolarien lehiaren aurreneko fasean honako emaitzak eman ziren, hiru kanaerdiko enborrak mozten:
1. aizkolaria Xabier Zaldua: 10 minutu eta bi segundo (2´03´´, 6´01´´,10´02´´)
2. aizkolaria Luis Polanco: 9 minutu eta 20 segundo (2´39´´, 5´45´´,9´20´´)
3. aizkolaria Hodei Ezpeleta: 9 minutu eta 17 segundo (1´36´´, 4´40´´,9´17´´)
4. aizkolaria Julen Aranberri “Elorriaga II.a”: 9 minutu eta 29 segundo (1´58´´, 5´03´´,9´29´´)
Bigarren fasean, aurrekoan izandako emaitzen araberako neurketak jokatzen ziren: irabazlea 1-2 vs galtzailea 3-4 eta irabazlea 3-4 vs galtzailea 1-2. Lehenengo eta bigarren aizkolarien arteko lehian Luis Polanco nagusitu zenez eta 3. eta 4. Aizkolarien artekoan Julen Aranberrik galdu zuenez, haien artean jokatu zuten finalerako lehen txartela. Luis Polancok irabazi zuen lehia bere lanak 9 minutu eta 13 segundotan amaituta (2´49´´, 6´10´´,10´02´´), bere aurkariak 9 minutu eta 47 segundoko denbora egin zuelarik (2´58´´, 6´30´´,10´02´´).
Finalerako bigarren txartela, Hodei Ezpeletak (3. eta 4. aizkolarien norgehiagoka irabazita) eta Xabier Zalduak (1. eta 2. aizkolarien arteko lehiako galtzailea) izan zuten jokoan. Xabier Zalduak lortu zuen azken fasera pasatzea, 8 minutuko denbora eginda (1´35´´, 4´55´´,8´00´´), Ezpeletak 8 minutu eta 24 segundo baliatu zituelarik lanak amaitzeko (1´45´´, 4´57´´,8´24´´).
Fase finalerako beraz, Luis Polanco eta Xabier Zaldua sailkatu ziren, eta azkenean Zalduak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela hiru kanaerdikoak 9 minutu eta segundu batean moztuta (2´38´´, 5´56´´, 9´01´´), Polancok 9 minutu eta 45 segundo behar izan zituelarik (3´08´´, 6´39´´, 9´45´´).
Urrezko Aizkolarien Kopako hurrengo jardunaldia, datorren igandean lehiatuko da Trebiñuko plazan (euria izatekotan, pilotalekura eramango litzateke norgehiagoka)
Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan
Bigarren Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena sailkatu ziren eta Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa
Jokin Eizmendik irabazi du Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa
Iñigo Eizagirre izan da bigarren, Jon Unanue hirugarren eta Aimar Galarraga laugarren
Mikel Larrañagak irabazi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketa
Azpeitiarraren ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra