HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak jokatu dira
Pasa den asteazkenean, abenduak 8, jokatu zen Aiako probalekuan Urrezko Aizkolarien Kopako hirugarren kanporaketa, eguerdiko 12:00etan hasita, honako aizkolariak aritu zirelarik lanean: Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a”, Oier Kañamares IV.a, Xuban Kañamares V.a, Iban Resano, Luis Txapartegi, Xabier Zaldua, Patxi Mindegia, Suharri Rodriguez eta Ibai Soroa.
Horietarik lehen sei sailkatuek finalerdietarako txartela eskuratu zuten, lau kanaerdiko mozteko lan gogorraren ondoren: Julen Gabirondo, Patxi Mindegia, Jokin Urretabizkaia, Hodei Ezpeleta, Suharri Rodriguez eta Xabier Zaldua.
Igande honetan berriz, leku eta ordu berean jokatu dira finalerdiak arestian aipaturiko sei aizkolari horien artean. Egin beharreko lana, sei kana erdiko enbor ahalik eta azkarren moztea, lehen hiru sailkatuek finalerdietarako txartela eskuratzen zutelarik.
EMAITZAK
- Jokin Urretabizkaia Basozabal 10´54´´
- Hodei Ezpeleta 11´27´´
- Xabier Zaldua 12´46´´
- Julen Gabirondo 13´17´´
- Suharri Rodriguez 15´39´´
- Patxi Mindegia Erretiratu egin zen
Emaitza hauekin beraz, honakoak sailkatu dira Urrezko Aizkolarien Kopako finalera: Jokin Urretabizkaia Basozabal, Hodei Ezpeleta eta Xabier Zaldua.
Urrezko Aizkolarien Kopaz gain, Binakako Harrijasotze Txapelketa ere jokatu zuten, non Jokin Eizmendi-Gorka Etxeberria eta Jon Unanue Goenatxo II.a-Xabat Olaizola bikoteak aritu ziren.
Eizmendik eta Etxeberriak 12.314 kilo altxatu zituzten, 105 jasoaldi burututa (18 laukizuzenari, 22 kopari, 28 kubikoari eta 37 bolari). Goenatxok eta Olaizolak berriz, 11.964 kilo 103 jasoalditan (14 laukizuzenari, 24 kopari, 28 kubikoari eta 37 bolari).
Txapelketako lehen fasea amaitu ostean, aurreneko hiru sailkatuek eskuratu dute finalean aritzeko eskubidea: Mikel Lopetegi Urra- Iñigo Eizagirre Eiza (24.366 kilo), Eizmendi-Etxeberria (23.728 kilo) eta Goenatxo-Olaizola (23.440 kilo).
Nafarroako launakako sokatira txapelketa abian da
Beti Gazteko emakumezko zein gizonezkoak nagusitu ziren 255 kiloetako pisuan eta 320koan, hurrenez hurren
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea nagusitu da Bizkaiko Herri Kirol Ligan
Gautegiz-Arteagan jokatutako saioan, arratzuarrak nagusitu ziren Ondarroa, Mallabia eta Getxoren aurretik