HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa igandean
Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa jokatuko da igande honetan
Hasiera batean Trebiñun lehiatzekoa bazen ere, azkenean igande eguerdian Maeztun (Araba) jokatuko da aizkolari lehiaketako jardunaldi berria.
Esan bezala, Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa jokatzekoa zen azaroaren 8an, igandean 12:00etan Trebiñun, baina COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta bertan behera geratu da. Hori bai, kartel berarekin eta egun berean, Arabako MAEZTU udalerrian jokatuko da.
Lehian arituko diren lau aizkolariak honakoak dira: Julen Olano, Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi.
Lehenbizi lau aizkolariak arituko dira lehian, hiru kanaerdikotara. Bi onenek, berriz ere hiruna kanaerdiko moztu beharko dituzte, nor baino nor lehenago. Irabazleak hurrengo kanporaketarako txartela lortuko du.
Aizkolarien lehiaz gain, binakako harrijasotze txapelketako saioan Aimar Galarraga oriotarra eta Aizarnako Jagoba Otaegi arituko dira, bina minutuko txandetan 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin.
Bukatzeko, emakumezkoen ingude txapelketan Arabako txapelduna den Estibaliz Cidad arituko da hamar kiloko ingudearekin, minutu eta erdian.
Urrezko Aizkolari Kopa
Pasa den igandean jokatu zen Arabako Burgelu herrian, eguerdiko 12:00tan hasita, Urrezko Aizkolarien kopako aurreneko kanporaketa, bertan Xabier Zaldua, Luis Polanco, Hodei Ezpeleta eta Julen Aranberri aritu zirelarik.
Fase finalerako beraz, Luis Polanco eta Xabier Zaldua sailkatu ziren, eta azkenean Zalduak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela hiru kanaerdikoak 9 minutu eta segundu batean moztuta (2´38´´, 5´56´´, 9´01´´), Polancok 9 minutu eta 45 segundo behar izan zituelarik (3´08´´, 6´39´´, 9´45´´).
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Bi jardunaldiak irabazi eta guztira 10 puntu eskuratu zituen. Bigarren Gaztedi geratu zen 8 punturekin eta Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta
Bizkaiko Herri-kirol txapelketak Diman
Txapeldunak: Lasto Botatzean Beñat Obieta, Lasto altxatzean Beñat Amade eta Txinga erutean Nerea Egurrola
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak