HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Urrezko Aizkolarien finalerdia jokatu zen igandean Gasteizen
Pasa den igandean, maiatzak 30, jokatu zen 2021 Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldi berri bat Ruta de Europa Hotelean (Gasteiz), eguerdiko 12:00etan hasita, bertan Oier Kañamares IV.a, Hodei Ezpeleta eta Patxi Mindegia hurrengo faserako sailkatu zirelarik.
Igandeko finalerdian, honako aizkolariak aritu ziren lehian: Oier Kañamares IV.a, Patxi Mindegia, Joxean Etxeberria, Xuban Kañamares V.a, Hodei Ezpeleta eta Ibai Soroa.
Aizkolari bakoitzak bina enbor moztu behar izan zituen, bi txandatan aritu zirelarik, hiruna aizkolari. Aurreneko fase honetan, lehen txandan Xuban Kañamares V.a (7´42´´), Patxi Mindegia (7´09´´) eta Ibai Soroa (8´08´´) aritu ziren. Bigarren txandan, Joxean Etxeberria (7´16´´), Oier Kañamares IV.a (6´49´´) eta Hodei Ezpeleta (6´30´´) aritu ziren.
Egindako denbora hoien arabera hurrengo neurketak egon ziren bigarren fasean: Patxi Mindegia (7´00´´) Joxean Etxeberriaren aurka (7´40´´), Xuban Kañamares V.a (7´57´´) Oier Kañamares IV.a (7´21´´), eta Ibai Soroa (7´40´´) Hodei Ezpeletaren aurka (6´45´´).
Azkenean beraz, hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Patxi Mindegia, Oier Kañamares IV.a eta Hodei Ezpeleta izan ziren.
Halaber, Hiru Hamarreko harri jasotzaile txapelketako bosgarren eta azken saioa izan zuten, bertan Mikel Lopetegi “Urra”, Beñat Telleria eta Iñigo Eizagirre “Eiza” airtu zirelarik. Urrak guztira 47 altxaldi gauzatu zituen: 125 kiloko zilindroarekin 26 jasoaldi egin zituen, 12 jasoaldi 125 kiloko kubikoarekin eta 19 bolarekin. Telleriak aldiz, 57 jasoaldi egin zituen, 27 zilindroari, 14 kubikoari eta 16 bolari. Eta azkenik, Eizak 50 jasoaldi egin zituen, 25 zilindroari, 13 kubikoari eta 12 bolari.
Orainarte jokaturiko bost jardunaldien emaitzak kontutan harturik, Urdax Magunazelaia (106), Mikel Lopetegi “Urra” (96) eta Iñigo Eizagirre “Eiza” (90) sailkatu dira finalerako. Atzetik, Aimar Galarraga (89) eta Beñat Telleria (80) geratu dira.
Julen Alberdi-Suharri Rodriguez eta Nerea Sorondo-Nerea Arruti, aizkora txapeldunak
Egur Sportek antolatutako herri kirol txapelketen finalak lehiatu ziren Izarraitz pilotalekuan igande honetan
Amaitu da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa
Jokoan zeuden azken bi txapelak ere Beti Gazteko lesakarrek jantzi dituzte
Mugertza eta Gabirondo, Binakako Aizkora txapelketako finalera
Emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketa zein harri altxatze txapelketak ere lehiatu ziren Urnietan