HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen kanporaketa jokatu da Deustun
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako edizio berria abiatu zen urriaren 3an, igandean 13:00etan Bilboko Deustu auzoan jokatutako lehen jardunaldiarekin.
Txapelketa honetan zortzi aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago txapelaren bila, kanporaketako bi jardunaldi izango direlarik, urriaren 3an eta 10ean, Deustun eta Leitzan, hurrenez hurren. Horietako bakoitzetik bi onenak sailkatuko dira eta hauek urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalean neurtuko dituzte indarrak.
Deustuko aurreneko jardunaldian, Patxi Mindegia zubietarra, Arribeko Txomin Amundarain eta Ibai Soroa eta Hernaniko Sugarri Rodriguez aritu ziren lanean, zazpi enbor moztu behar izan zituztelarik lau modalitatetan (abiaduran 45 ontzako enbor bat, zutik jarritako 45 ontzako enbor bat, abiaduran 60 ontzako enbor bat eta, azken proban, lau kanaerdiko moztea).
Azkenean Arribeko Ibai Soroa (13 minutu eta 27 segundo) eta Suharri Rodriguez hernaniarra (13 minutu eta 58 segundo) sailkatu ziren aurreneko bi postuetan eta finalerako txartela eskuratu zuten. Hirugarren postuan Patxi Mindegia geratu zen (14 minutu eta 16 segundo) eta laugarrenean Txomin Amundarain (14 minutu eta 39 segundo).
Sailkapena:
- Ibai soroa 13´27´´ (erloju kontra 45´´, zutik 1´52´´, abiaduran 2´41´´ eta lan erdira 8´09´´).
- Suharri Rodriguez 13´58´´ (erloju kontra 47´´, zutik 2´14´´, abiaduran 2´56´´ eta lan erdira 8´04´´).
- Patxi Mindegia 14´16´´ (erloju kontra 47´´, zutik 1´41´´, abiaduran 2´59´´ eta lan erdira 8´49´´).
- Txomin Amundarain 14´39´´ (erloju kontra 1´07´, zutik 1´50´´, abiaduran 3´02´´ eta lan erdira 8´40´´).
Bigarren kanporaketa urriaren 10ean jokatuko dute Hodei Ezpeleta (Eibar), Jokin Urretabizkaia Basozabal (Donostia), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) eta Oier Kañamares IV.a (Arostegi) aizkolariek.
Bizkaiko lasto jasotze eta bigarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira Diman
Lasto jasotzen Joxe Martin Bustinza izan zen txapelduna eta aizkoran Beñat Lekue nagusitu zen
Nafarroako Arpana Txapelketa mistoaren finala zehaztu da
Berriozarren jokatutako kanporaketan lau bikote sailkatu ziren txapela lortzeko lehian aritzeko
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru