LASTERKETAK

Arrate Mintegi eta Iker Ortiz de Zaratek irabazi dute Durangoko XIII. Duatloia

2021/10/05

Aurtengo Durangoko duatloia hainbat nobedadeekin zetorren, izan ere, sprint modalitateko proba ez ezik, supersprintekoa ere (sprint modalitatekoa baino laburragoa da) antolatu dute lehenengoz, kadete eta jubenil mailako gazteentzat.

Duatloia normalean martxoan egiten da baina pandemiaren eragina dela eta, aurten, urrira atzeratu dute, lasterketa herrikoia egiten den egunera, eta beraz Mugarra Triatloi taldeak urtean zehar Durangon antolatzen dituen ekimen nagusi biak egun berean gauzatu dira Ezkurdi plazan.

Gorka Uribeetxebarriaren Oroimenezko Durangoko XIII. Duatloia lehiatu zen igandean, Euskadiko Txapelketa ere izan zena, supersprint distantziaren irteera 14:30ean izan zelarik, eta sprint distantziarena, 16:30ean.

Emakumeetan Arrate Mintegui (Lea La Blanca taldea) izan zen onena denbora honekin: 1.05.36. Diana Vecillas (Cafes Foronda) geratu  bigarren geratu zen eta Miren Josune Bikuña (Sestao Triatloi Taldea) hirugarren.

Gizonetan Iker Ortiz de Zarate (Saltoki Trikideak), Aitor Regillaga (Amandarri) eta Aitor San Vicente (Alusigma) sailkatu ziren lehenengo hiruretan. Irabazlearen denbora honako hau izan da: 54.44.

Beraz, emaitza hauen ondorioz  Arrate Mintegui eta Iker Ortiz de Zarate dira aurtengo Euskadiko txapeldunak duatloien sprint modalitatean.

Duatloi nagusiaren aurretik kadeteei eta jubenilei begirako supersprint modalitatekoa lehiatu zuten. Nesketan Mugarra Triatloi Taldekoek osatu zuten podiuma, lehenengo hiru postuak bereganatuz: Laida Hierro durangarrak irabazi zuen, Paule Miota durangarra geratu zen bigarren eta Uxue Artiñano iurretarra hirugarren.

Mutiletan aldiz, Aidan Garcia durangarra (MugarraTT) izan zen azkarrena eta bere atzetik  Haritz Iturzaeta azpeitiarra bigarren (Azkoitia Triatloi Taldea) eta Aimar Oliden donostiarra hirugarren (Atletico San Sebastian) helmugaratu ziren.

Share This