HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketa jokatu da
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako azken finalistak erabaki ziren igandean Leitzan
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen bi finalistak Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez izango direla erabaki bazen urriaren 3an Deustun jokatutako lehen kanporaketaren ondoren, oraingoan igande honetan , urriaren 10ean, 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatutako saioan zehaztu ziren beste bi finalistak.
Izan ere, Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’ (Donostia), Hodei Ezpeleta (Eibar), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) eta Oier Kañamares (Arostegi) aritu ziren nor baino nor gehiago, sei enborrekin lanean. Azkenean, Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’ izan zen azkarrena, guztira 13 minutu eta 38 segundo baliatu zituelarik lanak amaitzeko (erloju kontra 55 segundo, zutik 1´56´´, abiaduran 3´28´´ eta lan erdira 7´09´´). Bigarren Hodei Ezpeleta izan zen, 14 minutu eta 05 segundoko denbora eginda (erloju kontra 53 segundo, zutik 1´42´´, abiaduran 3´08´´ eta lan erdira 8´22´´).
Bi lehenbizikoek finalerako txartela lortu zuten sari gisa, eta beraz Basozabal zein Ezpeleta izango dira urriaren 17an Lizarran jokatuko den norgehiagokan.
Hirugarren postuan Xuban Kañamares V.a sailkatu zen 14 minutu eta 40 segundoko denborarekin (erloju kontra 1´11´´, zutik 2´06´´, abiaduran 3´16´´ eta lan erdira 8´07´´), eta laugarrena Goizeder Belza izan zen 18 minutu eta 20 segundo baliatu zituelarik enborrak mozteko (erloju kontra 1´06´´, zutik 2´21´´, abiaduran 4´32´´ eta lan erdira 10´21´´).
Gizonezkoen Txapeldunen ligako kanporaketaz gain, emakumeek binaka aizkora erakustaldia eskaini zuten ere Leitzako ekitaldian, non Nerea Sorondo eta Laiene Pikabea, Maika Ariztegi eta Uxue Ansorregiren kontra aritu ziren. 36 ontzako zortzi enbor moztu behar izan zituzten, txanda librean. Sorondo eta Pikabea nagusitu ziren 13 minutu eta 06 segundoko denbora eginda, Ansorregi eta Ariztegik 18 minutu eta 41 segundoko denboran amaitu zituztelarik lanak.
Sherpa.ai Binakako Txapelketako finalak jokatu ziren Azpeitian
Lehen mailan, Txikia IV.a-Atutxa eta Zelai III.a-Ansorregi izan ziren garaile eta Promozio mailan berriz, Julen Kañamares eta Pellejero
Gaztedi Ak jantzi du 560 kiloko txapela
Hirugarren eta azken jardunaldian berriro ere irabazita, kategoriako txapela merezimendu osoz jantzi zuten
560 kiloko bigarren jardunaldia jokatu da Erandion
Tiraldi denak irabazita Gaztedi A nagusitu zen, eta atzetik Goiherri eta Gaztedi B sailkatu ziren