HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolari Kopako hirugarren kanporaketa igandean Trebiñun
Igande honetan, azaroak 15, jokatuko da Albainan (Trebiñu) Urrezko Aizkolari Kopako hirugarren kanporaketa, eguerdiko 12tan
Lau aizkolari ariko dira lehian: Berako Ohian Larretxea, Zigako Joxean Etxeberria, Arostegiko Oier Kañamares IV.a eta Arribeko Txomin Amundarain, hurrengo kanporaketara sailkatzeko txartel bakarra izango dutelarik jokoan.
Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak eta lasto altxatzaileak ere ariko dira Albainan. Binakako harriijasotzaile txapelketan Julen Diaz arabarra eta Mikel Lopetegi Urra gipuzkoarra arituko dira, bi minutuko txandetan, 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin. Bukatzeko, lasto-altxatze erakustaldia eginen dute Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza arabarrek.
Urrezko Aizkolari Kopako aurreneko kanporaketa, Arabako Burgelu herrian jokatu zen duela bi aste, bertan Xabier Zaldua, Luis Polanco, Hodei Ezpeleta eta Julen Aranberri aritu zirelarik.
Kanporaketa honen azken saiora Luis Polanco eta Xabier Zaldua sailkatu ziren, eta azkenean Zalduak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela kanaerdikoak 9 minutu eta segundu batean moztuta (2´38´´, 5´56´´, 9´01´´), Polancok 9 minutu eta 45 segundo behar izan zituelarik (3´08´´, 6´39´´, 9´45´´).
Maeztun (Araba) jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa, non lau aizkolari aritu ziren nor baino gehiago (Julen Olano, batera Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi). Saio erabakigarrian, Txapartegi eta Olano izan ziren aurrez aurre, lau kanaerdikotara, azkenean Julen Olanok lortu zuelarik garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela. 9 minutu eta 35 segundo behar izan zituen Olanok lau kanaerdikoak mozteko eta Txapartegik 11 minutu eta 16 segundo.
Euskal Herriko taldeak eta selekzioa Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan
Emaitza ikusgarriak lortu ditu Euskal Herriak Ipar Irlandan jokatutako munduko txapelketan
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentlatoian
Lanak 24.01ko denboran amaituta, bost minutuan ondu dute iaz Garazi Arruti eta Lucia Orbek lortutako marka
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Nagusien mailan, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Mikel Lizartza tolosarra izan dira txapeldunak