HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolari Kopako 5. jardunaldian Jon Rekondo gailendu da
Argazkia: naiz.eus
URREZKO AIZKOLARI KOPAKO 5.JARDUNALDIAN JON REKONDO GAILENDU DA
Pasa den larunbatean,San Andres egunean, aizkolariek Leitzan izan zuten hitzordua, 19.00etan hasi baitzen Urrezko Aizkolari Kopako 5. Kanporaketa. Aizkolariok egin beharreko lana hamarna kana-erdiko enbor ebakitzean zetzan, azkarren egiten zuenak abenduaren 6an Agurainen parte hartzeko aukera izango zuelarik beste kanporaketa batean. Lehia gogor baten ondoren, Jon Rekondo leitzarra irabazle atera zen Juan Jose Lopez Azpilikueta lezaundarraren aurretik eta eta bide batez sailkapena eskuratu zuen.
Jon Rekondoren denborak honakoak izan ziren: 1. kana erdiko 1´27´´ 2. kana erdiko 3´20´´ 3. kana erdiko 5´16´´ 4. kana erdiko 7´36´´ 5. kana erdiko 10´17´´ 6. kana erdiko 12´41´´ 7. kana erdiko 14´45´´ 8. kana erdiko 17´04´´ ´´ 9. kana erdiko 20´15´´ 10. kana erdiko 23´29´´ GUZTIRA 23´29´
Azpilikuetarenak berriz: 1. kana erdiko 1´27´´ 2. kana erdiko 3´16´´ 3. kana erdiko 5´22´´ 4. kana erdiko 8´31´´ 5. kana erdiko 11´25´´ 6. kana erdiko 13´38´´ 7. kana erdiko 15´52´´ 8. kana erdiko 18´10 9. kana erdiko 20´55´´ 10. kana erdiko 24´15´´ GUZTIRA 24´15´´
2019ko Urrezko Aizkolari Kopa Itziarren jarri zen abian azaroaren lehen egunean bertan ospatu zelarik lehenengo kanporaketa, zeinean lau aizkolarik lehiatu ziren ikusle andana baten aurrean. Irabazle Ugaitz Mugerza suertatu zen eta Ruben Saralegi bigarren postuari heldu zion, bata zein bestea hurrengo kanporaketetan parte hartzeko eskubidea irabazi zutelarik.
Hurrengo saioa, berriz, Zamudion ospatu zen, eta han bakarra sailkatzen zen. Hemen ere zortzina kana-erdiko ebaki zituen bakoitzak, eta Mujikak lortu zuen aurrera egiteko txartela (20.48), kanpoan Txapartegi (21.30) eta Irazu (21.48), utzita Hirugarren kanporaketan, Bilarren, Viña Laguardiako Upeltegietan jokatutako saioan, 8na kana-erdiko ebaki beharrean aritu ziren eta amaieran Mugertza mutrikuarrak irabazi zuen 17 minutu eta 53 segundo behar izan zituelako bere lanak amaitzeko, eta 19 minutu eta 19 segundo, berriz, Jexuxmari Mujikak.
Usurbilen, laugarren kanporaketa zela medio Saizar Sagardotegian jokatutako saioan,ordea, Mugertza II.ak galdu egin zuen, Eneko Otañok irabazi baitzion. Hemen ere hamarna kanaerdikoebaki behar izan zituzten. Otañok, 23 minutu eta 26 segundoan burutu zituen bere lanak, eta 23 minutu eta 55 segundoan, berriz, Ugaitz Mugertzak.
Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketak
1. Jardunaldia, Itziar, azaroak 1: · 8 / 54”: 1. Ugaitz Mugertza II (19’38”); 2. Rubén Saralegi (19’57”); 3. Xabier Zaldua (23’59”); 4. Hodei Ezpeleta (25’56”). Hurrengo kanporaketarako sailkatuak: Ugaitz MUGERTZA II eta Rubén SARALEGI
2. Jardunaldia, Zamudio, Azaroak 2: 8 / 54”. 1. Jesús Mª Mujika (20’48”); 2. Luis Txapartegi (21’30”); 3. Jon Irazu (21’48”). Sailkatua: Jesús Mª MUJIKA.
3. Jardunaldia, Bilar (Guardia), Urriak 9: 8 / 54”: 1. Ugaitz Mugertza II (17’53”); 2. Jesús Mª Mujika (19’19”). Sailkatua: Ugaitz MUGERTZA
4. Jardunaldia, Usurbil, Azaroak 24: 10 / 54”: 1. Eneko Otaño (23´26”); 2. Ugaitz Mugertza (23´55”). Sailkatua: Eneko OTAÑO
5. Jardunaldia, Leitza, Azaroak 30: 1.- Jon REKONDO 2.- Juan José LZ AZPILIKUETA. Sailkatua:Jon REKONDO
Hurrengo jardunaldiak
Urrezko Aizkolari Kopako hurrengo jardunaldiak honakoak: 6. Kanporaketa Agurainen izango da Abenduaren 6an 12tan hasita eta 7. kanporaketa aldiz Mendaron hain justu hurrengo egunean, Abenduak 7 atsaldeko seiretan.
Emaitzak
Laboral Kutxa Udako Torneoko final handia ostegunean lehiatuko da
Mikel Inuntziagaren taldea (Iera Agirre-Amaia Aldai-Arrate Bergara), Reyes Azkoitiarenaren aurka (Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal)
Mickael Massonde zuraidarrak irabazi du Iparraldeko Trinketeko nagusien finala
Bigarren mailari dagokionez, Asier Aspuru da Ipar Euskal Herriko zilarrezko kategoriako txapeldun berria
Juaneneak irabazi du finalerdietako ligaxkako lehenengo partida
Bere garaipen boladari jarraipena emanda, Barrenetxea IV.aren aurka jokatutako partidan 21-30 nagusitu zen saldiastarra