TXIRRINDULARITZA
Unai Iribar nagusi Santikutz Klasikan
Santikutz Klasikaren 87. edizioa lehiatu zen pasa den larunbatean, maiatzak 1, Legazpin
Eskalatzaileentzako proba izan zen, ibilbide gorabeheratsuak eta eguraldiaren egoerak lasterketa asko gogortu zutelarik.
Azkenean, Laboral Kutxako Unai Iribar gipuzkoarra (Ibarra, 1999) nagusitu zen, Pau Miquel eta Igor Arrietaren (Uharte Arakil, 2002) aurretik, biak ala biak Lizarte taldekoak.
Goizeko 9:30ean hasi zen lasterketa eta hasieratik Laboral Kutxa taldeak erritmo bizia jarri zuen, jardunaldiko ihesaldirik esanguratsuena Sinuhé Fernández eta Diego Uriartek burutu zutelarik.
Lasterketa Aztiriako azken igoeran erabaki zen, bertan Davide Piganzolik (Eolo Kometa) eginiko erasoari erantzuna eman ziotelarik Arrietak zein Iribarrek. Hirukotea aurretik zegoela, gainera heltzeko kilometroa falta zela atzean utzi zituen ihesaldikideak Iribarrek eta irekitako zuloa ondo kudeatuta helmuga zapaltzen aurrena izan zen.
Jeitsieran zein azkeneko aldapatxoan gogotik saiatuta, Pau Miquel ailegatu zen bigarren, irabazlearengandik 3 segundora eta Igor Arrieta izan zen hirugarrena, 13 segundora.
LXXXVII. Santikutz Klasika (Legazpi. 140km)
SAILKAPENA
- 201 IRIBAR, Unai LAB 3:47:00
- 14 MIQUEL, Pau LIZ 3 segundora
- 12 ARRIETA, Igor LIZ 13ra
- 27 PIGANZOLI, Davide KOM 30ra
- 216 LOPEZ, Joseba EUL 53ra
- 23 TERCERO, Fernando KOM 54ra
- 5 MUJIKA, Mikel CJR 01:09ra
- 231 ALVAREZ, Imanol EIS 01:15ra
- 21 HERNAIZ, Vicente KOM 01:41ra
- 171 SILVA, Guillermo T. PRE 01:41ra
- 204 BERASATEGI, Xabier LAB 01:43ra
- 7 ARRIOLA-BENGOA, Julen CJR 01:50ra
- 87 DE JONG, Timo TEL 01:58ra
- 6 DIAZ, Iñaki CJR 02:10ra
- 166 CAMPRUBI, Marcel ANT 02:16ra
TALDEKAKO SAILKAPENA
- EOLO-KOMETA KOM 11:24:05
- LIZARTE LIZ 22 segundora
- CAJA RURAL-SEGUROS RGA CJR 02:04ra
- LABORAL KUTXA-FUN. EUSKADI LAB 08:09ra
- TELCO’M-ON CLIMA-OSES TEL 10:14ra
TXIRRINDULARITZA
Amateur kategoriako txirrindularitza ataka zailean dago
Bertan behera geratu dira afizionatu mailako lasterketa ugari eta profesionaletara urratsa emateko aukera asko zaildu egin da
Donostiako Klasikoaren data momentuz bere horretan mantentzen da
Tourraren daten aldaketei begira dago antolakuntza
Bidasoa Itzulia ere bertan behera geratu da
Hurrengo urterako data jadanik finkatu dute, 2021eko Itzulia maiatzaren 5tik 8ra bitartean ospatuko delarik