EUSKAL PILOTA
Udazkenera arte atzeratu da Euskal Herriko kluben arteko Nazionalaren azken fasea
Euskal Herriko Kluben arteko Nazionalaren VI. edizioan jokatzeko geratzen diren azken bi jardunaldiak udazkenera arte atzeratzeko erabakia hartu du Pilotabizi Elkarteak
Martxoaren 11an osasun publikoarekin lotutako gertakarien bilakaera ikusita eta kirol agintariei egindako kontsulten ondoren Pilotabizi pelotazaleen elkartearen zuzendaritzak, martxoaren 15ean jokatzekoa zen finalaurrekoa eta baita martxoaren 28an jokatzekoa zen finala atzeratzeko erabakia hartu zuen.
Kanporaketaren eta Finalaren data berriak ahal bezain azkar jakinaraziko zirela adierazi zuten ere, klubekin kontsultatuta eta baita ere ETBk zuzenean noiz eman ahalko zuen ikusita.
Astebete geroago, martxoaren 17an bideokonferentziaz egindako bileran, VI. edizioan parte hartu duten klubek fidantza kontzeptuan aurreratutakoa hurrengo egunetan bueltatzea erabaki zuten. Halaber, klub bakoitzak lortutako klasifikazioari dagozkion sariak, bai Aurre FASEan, FASE 1ean, FASE 2an eta Final-laurdenetako FASEan, lehenbailehen ordainduko zituztela gaineratu zuten.
Ohar honetan zioenez, antolakuntzak espero zuen ekainean jokatu ahal izango zirela bai falta den finalaurrekoa eta, baita ere, finala, biak Zumarragako Beloki frontoian, aurreikusita zegoen bezala.
Orain ordea, gogoeta ezberdinak egin dituzte eta erabaki zenbait hartu ere. Batetik, behar-beharrezkoa ikusten dute, kluben arteko NAZIONALAren VI. edizioak azken podio bat edukitzea, txapelduna, txapeldunorde eta hirugarren postuarekin, eta horretarako, falta diren bi jardunaldiak jokatu behar dira.
Bestetik, kirol ekitaldi batek, kirol horren komunitatea osatzen duen jendea biltzeko aukera dela diote eta ezin dela ulertu pilotazaleen komunitateak sortzen duen jai girorik gabe. Beraz, ez dute inondik inora ikusten ateak itxita eta pelotazalerik gabe jokatzea falta diren bi jardunaldiak.
Hori dela eta, gogoeta hauen ondorio bezala, Pilotabizi Pelotazaleen Elkarteak ondorengo akordioak hartu ditu:
1. Kluben arteko Nazionalarenren VI. edizioko bigarren finalaurrekoa eta finala geroratzea, gutxienez iraila pasa arte. Data zehatza eman ahal izateko zenbait kontsulta egingo dira, bai tartean dauden klubekin, baita Zumarragako Udalarekin eta EITBkin ere.
2. Klubek jarritako diru fidantzak bueltatzea baita ere klub bakoitzari lortutako klasifikazioari dagokion dirua ematea, finalaurrekoetarako sailkatutako lau klubei izan ezik noski, oraindik ezin delako jakin bakoitzak zein postutan bukatuko duen.
Esan bezala, geratzen den finalerdia eta finalerako data zehatzik ez dago momentuz, baina lehian geratzen diren klubekin (Irurtzun finalerako sailkatuta dago eta Buruzgain eta Lemoak beste finalerdia jokatu behar dute) eta erakundeekin hitz egin ondoren, azaroaren 7 eta 8ko asteburua mahairatu da aukera gisa, daiteke, ospatzekoa den Buzkantza Egunaren inguruan.
Malerrekako Erronka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da
Axkin eta Xaruta taldeak izan ziren aurrez aurre eta azken hauek eskuratu zituzten jokoan zeuden bi puntuak
Arrizabalaga-Agirre bikoak irabazi du Emakumezkoen Esku-pilotako IV. Bizkaia Torneoa
Finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-11 irabazita
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Txapelketan sei bikotek hartuko dute eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte