ARRAUNA
TKE Liga koronabirusari aurre egiteko protokoloa lantzen ari da
Traineruen Kluben Elkarteak udan estropadak lehiatzeko asmoarekin jarraitzen du lanean eta ideia hori buruan dutela, Juanjo Badiola, TKEko arduradun medikoa kluben ordezkariekin bilera telematikoa antolatu du jarduera-protokoloa aurkezteko.
Bide-orri honi jarraituta, agintariek kirol-jarduerara itzultzeko baimena luzatzen dutenean, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek jarduera-protokoloan adierazitako jarraibideak bete beharko dituzte.
Esan bezala, 12 klubetako ordezkariak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak bilera telematiko burutu berri dute non osasun-protokoloa aurkeztu den bi lehiaketetako arraunlariek jarraitu beharreko neurriekin, “0 kutsadura” premisa nagusia lortzeko asmoarekin.
Hala ere, argi utzi dute, egoeraren bilakaeraren arabera aldaketak egon daitezkeela eta agintariek une bakoitzean diotena errespetatuko dutela, eurekin uneoro elkarlanean ari direlarik.
Ligako ordezkariek ez dute protokoloaren xehetasunik zehaztu nahi izan, oraindik zirriborro bat besterik ez dela argudiatuz eta datozen egun edo asteetan eguneratzeak egon daitezkeelako, baina argi dago gainontzeko kiroletan aurreikusten den bezala ezinbestekoa izango dela testak egitea arraunlari guztiei.
Gogoratu behar da TKE Ligak joan den apirilaren 4an egindako batzarrean zehaztu zuela denboraldi honetako kirol egutegia. Egoerak ahalbidetzen badu behintzat, denboraldiak 19 estropada izango lituzke, Eusko Label Liga ekainaren 28an hasita eta Euskotren Liga astebete beranduago, uztailaren 4an. ARC-1 eta ARC-2 ligei dagokionez, haien lehenengo lehiak ekainaren 15ean eta 16an izango dira, hurrenez hurren.
Hori bai, osasun egoeraren arabera aldaketak egon daitezke, hasiera atzeratu daiteke, lehen estropadaren aurretik taldeei entrenatzeko bi aste utziz, eta gutxieneko estropada kopuru bat ziurtatuz –hamabi jardunaldi Eusko Label Ligan eta zortzi Euskotren Ligan–.
Eusko Label eta Eusko Tren ligek aurkeztu dute aurtengo egutegia
Eusko Label liga ekainaren 28an hasiko da, oraindik zehaztu gabeko leku batean, eta Euskotren liga uztailaren 4an, Coruñan (Galizia)
Maialen Chourraut, ‘Beldurretan Arraunean’
Brasilgo Olinpiar Jokoetatik Tokioko Olinpiar jokoetarako tartean izandako bizipenak hizketagai ditu Chourrautek dokumentalean
Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari
Batel liga bukatutzat eman da eta une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango da irabazlea. Bestalde, Gipuzkoako batel txapelketa atzeratu egin da data zehatzik jarri gabe