EUSKAL PILOTA
Tambourindeguy eta Lopez, Donibane Lohitzunen nagusi
Jon Tambourindeguyk eta Imanol Lopezek Donibane Lohitzuneko I. Zesta All Star txapelketa irabazi dute. Iragan ostegunean, 2.000 eserleku dituen Campos Berri pilotalekuak sarrera handi bat aurkeztu zuen eta han bildutakoek partida bikaina ikusi ahal izan zuten, azken txanpa ikaragarri batekin.
Finalerdiak ezin zirraragarriagoak izan ziren. Jon Tambourindeguyk eta Imanol Lopezek irabazi zuten Barandika eta Irastorzaren aurka (15-14, 15-15) eta Aritz Erkiaga eta Aimar Aldazabal bizkaitarrek Beaskoetxea-Basque bikotea gainditu zuten (11-15, 15-9, 5-4).
Finala beraz oso orekatua aurreikusten zen eta lau pilotariek lehia bikaina jokatu zuten zaleen gozamenerako. Azken emaitza: 15-14, 9-15, 4-5, garaipena Lapurdiko aurrelariarentzat eta Gipuzkoako atzelariarentzat.
Lehen setean, Erkiagak eta Aimarrek eroso jokatu zuten eta aurretik jarri ziren markagailuan hasieratik. Baina 11-7 eta 12-8aren ondoren, seta zaildu egin zitzaien, eta azken tantoan erabaki behar izan zuten. 14na ados zeudela, Tambok bi hormako eder batekin erdietsi zuen azken tantoa eta jokoaren garaipena ondorioz (15-14).
Bigarren setean, Aritz eta Aimar 4-0 irabazten hasi ziren eta bazirudien finala bideratua zutela. Baina orduan, Lopez zumaiarra bere mailarik onena erakusten hasi zen eta Tambourindeguyren laguntza bikainaz jokoari buelta eman zioten, azkenean 9-15ko markagailuarekin irabazi zutelarik.
Berinketa hausteko jokoaren txanda izan zen jarraian, emozioz beterikoa. 4-3 atzetik joanda, Tambo Erkiagaren sakera sartu zen eta bi pareta bikain batekin 4nako berdinketa jarri zuen markagailuan. Azken tantoan berriz ere izan zen Tambo protagonista, txokora egindako erremate batekin beltzez jantzitako bikoari garaipena eman ziolarik (4-5).
Jaialdia emakumezkoen partidu batekin hasi zen, ezaugarri hauetako lehena Iparraldeko frontoi batean: Oihana Sorozabal-Aude Laugier (Iparralde) vs Maiter Ortiz de Mendibil-Eneritz Lizardi (Hegoalde). Azkenean Hegoaldeko bikotea nagusitu zen, Eneritz Lizardi mutrikuarrak eta Maite Ortiz de Mendibil arabarrak garaipena eskuratu zutelarik Oihana Sorozabal eta Aude Laugier iparraldeko bikotearen aurka: 10-8,9-10 eta 5-4.
San Fermin Torneoaren finala zehaztu da
Ansa II.a-Larrañaga izango dira Urriza-Aizpuru III.aren aurkariak uztailaren 14ko partida erabakiorrean
Laduche eta Urtasunek irabazi dute Sailkapen Serieen Torneoa
Miarritzen jokatu den txapelketaren finalean Christophe Olha eta Theo Laborderi bi setetan irabazita (15-12, 15-13)
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik