MENDI LASTERKETAK
T3T mendi maratoia bertan behera geratu da
Ekainaren 14an lehiatzekoa zen Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi maratoia bertan behera geratu da koronabirusaren aferagatik
Alarma egoerak ezarritako konfinamenduak eraginda hartu du erabakia antolakuntzak eta T2T eta T1T mendi lasterketak ere egingo ez direla jakinarazi du.
Tolosaldeko Hiru Tontorrak 42,7 kilometroko mendi maratoia da, besteak beste, Hernio, Uzturre eta Erroizpe igotzen dituen proba. Aurtengoa T3T mendi maratoiaren seigarren edizioa zen baina tamalez ezingo da lehiatu, izan ere, denbora gutxi falta da probaren egunerako eta antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen.
Maila honetako lasterketek suposatzen duten ahaleginaren aurrean, parte hartzaileen prestakuntza ere kezka iturria zen, holako proba gogorrari segurtasunez ekiteko denbora eman behar delako prestakuntza lanetan eta gaur gaurkoz egunerokotasuna berriz noiz izango den oraindik ez dagoelako argi.
Bide batez, babesle, laguntzaile eta boluntarioei eskerrak eman dizkiete eta hurrengo urteko ekainerako berriro ere mendi lasterketak antolatzeko asmoa azaldu dute. Halaber, datozen egunetan izena emandako guztiekin harremanetan jarriko direla azaldu dute, eta dortsalaren inguruko xehetasunak argituko dituztela.
Iazko edizioa
2019ko edizioan, Hassan Ait Chaou eta Amaia Amantegi izan ziren irabazleak T3T mendi lasterketan. T2T proban aldiz, Ibai Madina berrobitarra eta Nerea Iturriaga getxoztarra helmugaratu ziren aurrenak.
T3T maratoian, gizonezkoetan Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen irabazlea, bigarren Beñat Katarain zegamarra helmugaratu zen eta hirugarrena Xabi Lete oñatiarra. Emakumezkoetan, lehenengoa Amaia Amantegi berangarra, probaren marka berria ezarriz, bigarren Natalia Gomez barakaldarra eta hirugarren Sarah Ugarte tolosarra.
Sailkapenak T3T:
1. Hassan Ait Chaou 4:05:40
2. Beñat Katarain 4:09:58
3. Xabi Lete 4:24:05
1. Amaia Amantegi 4:48:36
2. Natalia Gomez 5:03:23
3. Sarah Ugarte 5:18:31
T2T lasterketan aldiz, Ibai Madina berrobitarrak irabazi zuen gizonezkoetan, eta bigarren Jon Aizpuru beasaindarra eta hirugarren Ioritz Conde elgoibartarra izan ziren. Emakumezkoetan, Nerea Iturriaga getxoztarra izan zen txapelduna, bigarren Laiane Arrospide tolosarra eta hirugarren Maialen Gurrutxaga andoaindarra.
Sailkapenak T2T:
1. Ibai Madina 2:08:39
2. Jon Aizpuru 2:08:59
3. Ioritz Conde 2:12:02
1. Nerea Iturriaga 2:31:53
2. Laiane Arrospide 2:43:41
3. Maialen Gurrutxaga 2:46:15
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban
Euskal Selekzioko Mayi Mujika eta Julen Martinez de Estibariz bosgarren postuan Olympo mendian
Gaurko puntuekin, biak izango dira, urrian, Limone Sul Gardan (Italia) jokatuko den finalean
Mendi Lasterketako Lineako 2019 Euskal Herriko Txapelketa
Hassan Ait Chaouk eta Amaia Amantegik irabazi dute Mendi Lasterketen Euskal Herriko Txapelketa
.