HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Sokatira Mundiala. Sokatira, kirol olinpikoa
Gure aro honetako olinpiaden hasieran, atletismoko kirol-mota guztiak Joku Olinpikoen egitarauaren barruan azaltzen ziren, sokatira ere bertan agertu zelarik 1.900tik 1.920rarte. 1.920 urteaz geroztik ordea egitarautik at geratu zen Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) hartutako erabaki baten ondorioz. Erabaki horren asmo nagusia jokoetako partehartzaile kopurua murriztea izan zen baina horren eraginez sokatira kaltetua atera zen, nazioarte mailako bere hedapena geldiarazi zuelarik.
Ba al zenekien sokatira Kirol olinpikoa bilakatu zela 1900-1920 artean?
Gure garaiko olinpiadetan kirol modalitate guztiak zeuden programan, baita sokatira bera ere.
Deialdi olinpikoetan parte hartu zuen 1.900 eta 1.920 artean, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren (NOB) gehiengoaren bozketaz ezabatu zelarik.
Sokatira presente egon zen lehen olinpiaden emaitzak:
➡ 1.900 PARIS
Urrea: Suedia/Frantzia
Zilarra: AEB
Brontzea: Danimarka
➡ 1.904 SAN LOUIS (AEB)
AEBek hiru dominak eskuratu zituen
➡ 1.908 LONDRES
Britainia Handiak lortu zituen dominak kategoria guztietan
➡ 1.912 STOCKHOLM
Urrea: Suedia
Zilarra: Britainia Handia
Brontzea: Britainia Handia
➡ 1.920 ANBERES
Urrea: Britainia Handia
Zilarra: AEB
Brontzea: Herbehereak
1920an, sokatira kirol olinpikoa izan zen azkenekoz, Anberesen. Parte hartzaileak bost izan ziren: Britainia Handia, AEB, Belgika, Holanda eta Italia. Britainia Handiak Belgika garaitu zuen bi tiralditan. Lehenak 29 segundo eta 4 hamarren iraun zuen, eta bigarrenak berriz 38 segundo. Bitxikeri gisa, aipatu daiteke Britainia Handiko taldea Londresko poliziek osatzen zutela. Bigarren posturako, AEBk Holandaren aurka lehiatu behar zuen, baina gaizkiulertu baten ondorioz, azken hauek Anberesetik joandakoak ziren eta beraz bigarren postua amerikar taldeak lortu zuen.
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta
600 kiloetako txapela irabazi du Gaztedi A taldeak
Hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 20,5 puntu lortu ditu, Goiherrik 18,5 eta Gaztedi Bk 15