MENDI LASTERKETAK
Silvia Triguerosek Trencacims ultratraila irabazi du
Argazkiak: trencacims.com
Silvia Triguerosek mendiko ultratrailen erregina dela erakutsi du berrito ere, asteburu honetan Trencacims de les Terres de l ‘Ebre lasterketan lortutako garaipenarekin.
Kataluniako proba honetan aritu ziren 200 partehartzaileek 75 kilometroko eta 5.300 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan zioten, haize bortitza eta temperatura baxuak tarteko. Lasterketak 1196 metroko gehieneko altuera zuen eta gutxienekoa 232 metro ziren.
Emakumeetan Silvia Trigueros abadiñarra izan zen onena, ibilbide gogorra 12 ordu, 18 minutu eta 41 segundoan osatu zuelarik. Alba Alemany izan zen bigarren ordubeteko aldearekin (13:18:41) eta Laia Gilibets hirugarren 13 ordu, 31 minutu eta 5 segundoko denborarekin.
Gizonezkoetan Aleix Todà nagusitu zen 9 ordu, 13 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Isaac Salvat bigarren sailkatu zen (9 ordu, 17 minutu eta 3 segundo) eta podiuma Aitor Tomasek itxi zuen 9 ordu, 27 minutu eta 39 segundotan helmugaratuta.
Aurten hiru lasterketa lehiatu ditu Silvia Triguerosek eta hiruretan podiumera igo da. Otsailean Errioxako Ogro maratoia irabazi zuen. Ondoren, martxoaren hasieran, bigarren tokian sailkatu zen Kangas mountain Maxi Trail mendi lasterketan eta honakoan berriro podiumaren gorenera itzuli
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
1 Silvia Ainhoa TRIGUEROS GARROTE SCARPA – LAND 12:18:41
2 Alba ALEMANY ESTEVE CENTRE EXCTA. TRENCACIM 13:18:41
3 Laia GILIBETS BARBENS TRAIL SOLSONÈS – CENTRE 13:31:05
4 Neus PEIRO PIFARRE CLUB ESPORTIU PEDALA.CA 13:39:37
5 Belen SIMARRO VALLS 14:11:46
6 Lucia CABALLERO MARCOS CLUB EXCTA. INDEPENDENT 14:21:52
7 Maria Elena FERRERES SEBASTIA UNIÓ EXCTA. DE CATALUNY 15:07:54
8 Teresa FORN MUNNE CLUB ESPORTIU CERDANYA 15:41:41
9 Alicia DOMINGO MASDEU C.E. ARÍTJOL 16:25:32
10 Nuria CODINA ALES CLUB ESP. PEDALA.CAT 16:47:03
Oihana Kortazarrek irabazi du aurtengo La Covatillako Snowcrossa
Portugaleteko Estitzen Duke bosgarrena izan zen eta gizonezkoetan Julen Larruzea larrabetzuarra sailkatu zen hirugarren postuan, besteak beste
Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa, 2022ra atzeratua
Otsaileko hirugarren igandean lehiatu izan da 2013an sortu zenetik eta beraz asteburu honetan zen hitzordua
Oñatiko Duatloiak bere data mantentzen du
Froga apirilaren 24an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 16:00etan