HERRI KIROLAK/AIZKORA
Sherpa.ai Binakako Txapelketako finalak jokatu ziren Azpeitian
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusiaren lehen edizioaren finala jokatu zen ostiral gauean Azpeitian
Guztira, 24 aizkolari izan ziren parte hartu zutenak, 12 bikotetan banatuta: gizonezkoen lehen mailako 5, emakumezkoen lehen mailako 3 eta gizonezkoen promozio mailako 4. Txikia IV.ak eta Atutxak lortu zuten saria lehen mailan, eta Zelai III.a eta Ansorregi izan ziren garaile emakumezkoetan. Promozio mailan berriz, Julen Kañamares eta Pellejerok irabazi zuten txapelketa.
Promozio Mailakoek ireki zuten herri kirol jaialdia, gaueko 22:00etan hasita, lau bikote aritu zirelarik lehian, lau kanaerdiko, 60 ontzako hiru eta bi oinbiko enbor mozten azkarrenak izateko asmoz. Erronka parekatua izan zen, baina azken bi enborretan aurrea hartu zuten Kañamaresek eta Pellejerok txapelketa irabazteko. Txapeldunek 20 minutu eta 59 segundotan amaitu zituzten lanak, eta bigarren sailkatuek, Eneko Saralegik eta Aratz Mugerzak, 21 minutu eta 45 segundotan. Hirugarren, berriz, Larrea III.a eta Zelai IV.a izan ziren (22:10), eta laugarren Jauregi eta Eloy Corchero (22:21).
Emakumezkoen txapelketaren txanda izan zen ondoren, non hiru bikotek neutu zituzten indarrak, bi kana-erdiko eta 36 ontzako bi moztu behar zituztelarik: Karmele Gisasola-Uxue Ansorregi, Beatriz Tanco-Maika Ariztegi eta Garazi Arruti-Julia Martinez. Azkenean, garaileak Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi izan ziren, 12 minutu eta 17 segundo baliatu zitutelarik lanak amaitzeko. Bigarren Beatriz Tanco eta Maika Ariztegi saikatu ziren (13:05), eta hirugarren Garazi Arruti eta Julia Martinez (18:06).
Azkenik, gizonezko nagusien txapelketa lehiatu zen, honako bikoteen artean: Iker Vicente-Iñaki Azurmendi, Mikel Larrañaga-Jexux Mujika, Eneko Otaño-Ugaitz Mugertza, Jon Irazu-Jon Rekondo eta Julen Alberdi Txikia IV.a-Atutxa II.a.
Faboritoek ez zuten hutsik egin eta beraz erraz nagusitu ziren Txikia eta Atutxa, minutu bateko aldea atera zietelarik bigarren izan ziren Vicente eta Azurmendiri. Txapeldunek 39 minutu eta 49 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko, Iker Vicentek eta Azurmendik, berriz, 40 minutu eta 44 segundo. Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza sailkatu ziren hirugarren (43:44) eta Mikel Larrañaga eta Jesus Mari Mujika (45:09) laugarren. Bosgarren, berriz, Jon Irazu eta Jon Rekondo izan ziren, lanak 47 minutu eta 9 segundotan bukatuta.
Emaitzak:
Lehen maila:
- Txikia IV.a – Atutxa II.a: 39:49
- Iker Vicente – Azurmendi: 40:44
- Otaño – Ugaitz Mugertza: 43:44
- Larrañaga – Mujika: 45:09
- Irazu – Rekondo: 47:09
Promozio maila:
- Julen Kañamares – Pellejero: 20 :59
- Eneko Saralegi – Aratz Mugerza: 21:45
- Larrea III.a – Zelai IV.a: 22:10
- Jauregi – Eloy Corchero: 22:21
Emakumezkoak:
- Zelai III.a – Ansorregi: 12:17
- Tanco – Maika: 13:05
- Arruti – Julia: 18:06
Beti Gazte “A”k irabazi du Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoa
Beti Gazteko A laukotea txapeldun, bigarren Berriozar A izan zen, hirugarren Beti Gazte B eta laugarren Txantrea B
Urrezko Aizkolarien lehen jardunaldia jokatu zen Berastegin
Hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Xuban Kañamares V.a eta Hodei Ezpeleta izan ziren
Abian da Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Larunbatean jokaturiko 680 kiloko lehen jardunaldian, Gaztedi A taldea nagusitu zen