MENDI LASTERKETAK
Senpereko Traila bertan behera utzi dute
Senpereko Trail lasterketako hamargarren edizioa bertan behera utzi dute
Senpereko Trail lasterketako antolatzaileek jakinarazi berri dute 2021eko lasterketa ez dutela egingo, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera ikusita. Egoera epidemiologikoa 2021ean hobetuko zela pentsatuz, irailaren amaieran izen-emateak zabaldu zituzten antolatzaileek baina zoritxarrez, gaur-gaurkoz, egoerak ez du hobera egin.
Antolakuntzak adierazi duenez, baimen edo debekuetatik haratago, lehenik eta behin, guztion osasuna zaintzea lehenetsi dute eta beraz, 2021eko lasterketa bertan behera uzteko deliberoa hartu dute. Jadanik hurrengo urteari begira jarri dira, izan ere, 2022ko martxoaren 12an edo 13an lasterketa antolatzeko asmoa plazaratu dute.
Jada izena eman dutenek bi aukera izango dituzte: 2022an ospatuko den ediziorako gordetzea edo itzulketa eskatzea (azken kasu honetan izapidetze tasak mantenduko dituzte). Edozein kasutan, PB-Organization-en mezu elektronikoa jasoko dutela gaineratu dute antolatzaileek, prozesua ondo azalduz eta aukera egiteko bidea emango duena.
Azkenik, izen-ematea zabaldu zenetik lasterketan konfiantza jarri duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntzak eta 2022ko edizioa antolatzeko buru-belarri lan egingo dutela jakinarazi dute oharrean.
2021eko edizioa martxoaren 14an egitekoa zen, Senpereko Ibarrungo auzoko pilota plazatik abiatuta, goizeko 9:00etan. Senprereko Trail lasterketaren antolatzaileek pasa den martxoan iragarri zuten aurtengo 10.ediziorako lasterketa berri bat gehituko ziotela ohiko egitarauari, TONTORREZ TONTOR izenarekin bataiaturiko lasterketa, alegia (80 kilometrokoa eta 5200 metroko desnibel positiboarekin). Beraz, aurten guztira 4 lasterketa antolatzeko asmoa zuten: 10 kilometrokoa, 21 kilometrokoa, 41 kilometrokoa eta 80 kilometrokoa.
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Leire Baraibar eta Iñigo Arantzamendik irabazi dute Kobaz Kobako proba nagusia
Artzei Bidean berriz, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia nagusitu dira
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Euskal Selekzioak maila bikaina eman zuen Candanchuko hitzorduan