EUSKAL PILOTA
Segurola eta Larrañagak irabazi dute ligaxkako azken partida
Segurolak eta Larrañagak 27-40 irabazi zieten Ansa II.ari eta Martirenari pasa den larunbatean Binakako Erremonte Txapelketako ligaxkako azken partidan.
Emaitza hauekin, Ansa II.a-Martirena, multzoko lehen postuan amaitu dute 12 punturekin eta laugarren postuan sailkaturiko Juanenea-Aizpuru III.aren aurka neurtuko dira finalerdian. Beste finalerdian, Urrizak eta Labakak, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatuko dute.
Ansa II.ak eta Martirenak 26 tanto egin behar zituzten aurreneko postuan amaitzeko eta 26 tanto baino gutxiagotan geratzeko zorian egon ziren. Segurolak eta Larrañagak presiorik gabe jokatu zuten txapelketako partidarik onena eta euren lehen partida eta bakarra irabazi zuten.
Urdinak 19-35 irabazten hasi ziren eta bazirudien gorriak puntu negatiboan utziko zituztela, baina 25-38an 26. tantoa egin zuten eta lidergoa ematen dien puntua eskuratu zuten.
Partida berdinduta hasi zen eta 9-10ekoaren ostean urdinek 0-10eko partziala egin zuten. Abantailak handitu egin ziren, baina azkenean hamahiru tantoko errentarekin bi bikoteak gustora geratu ziren.
Segurolak eta Larrañagak txapelketako partidarik onena jokatu zuten. Larrañagak sakearekin eta piloteoarekin agindu zuen eta arlo guztietan hobeak izan ziren Ansaren eta Martirenaren aurka.
Larrañagak 17 tanto egin zituen, horietako sei sakearekin, akats bakarra egin zuelarik. Ederki lagundu zion Segurolak 15 tanto eta akats bakar batekin. Zenbakietan ikusten denez, oso seguru egon ziren. Gorrietan Ansak 13 tanto egin zituen (4 hutsekin), eta Martirenak 12 tanto egin zituen, horietako lau saketik, lau hutsegite ere egin zituelarik.
Dagoeneko hamar jardunaldiak jokatu ostean, sailkapen nagusia honela dago:
Ansa II.a-Martirena 12 puntu
Urriza- Labaka 12 puntu
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 10 puntu
Juanenea-Aizpuru III.a 4 puntu
Segurola-Larrañaga 4 puntu
Abian da Etorkizuneko Txapeldunak txapelketa
Pilotaren harrobia sendotzeko helburua duen lehiaketan Hego Euskal Herriko 48 pilotari arituko dira
Plazandreak saioak indartsu hasi du denboraldia
Zornotzako pilotalekuan jokatu dira aurreneko jardunaldiko hiru norgehiagokak
Nafarroako Master CUP Txapelketako jardunaldia jokatu zen igandean
Uharte-Arakilen, Paleta Goma eta Pilota Goxuko lehen txapelak banatu ziren eta Pilota Mistoko finalistak erabaki ziren.