EUSKAL PILOTA
Saralegi-Galarza eta Irazustabarrena-Arrieta txapeldun
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Etxarri-Aranatzek emakumezkoen gomazko paletako jaialdi historikoa hartu zuen pasa den larunbatean, arratsaldeko 18:00etan hasita, ez bakarrik Nafarroako Foru Komunitateko I. Txapelketako lehen txapelak banatu zirelako lehen mailan eta eliteetan, baizik eta dena eskatu modura irten delako oroitzapenerako geratuko den jardunaldi borobil batean.
Hasteko, Sakanako pilotalekuaren edukiera txiki geratu zen bildutako pilotazale guztiak hartzeko eta, osasun-protokoloa hertsiki jarraituz, zale horietako batzuk kanpoan geratu behar izan ziren, jaialdiak zuzenean eman dituen Navarra Televisión-en partidak jarraitzeko aukerarekin.
Baina onena zortzi finalistek eskainitako maila paregabea izan zen, izan ere, sortutako ikusminari bi partida bikainekin erantzun zioten, oso lehiatuak, eta pilotazale guztiak ase zituztenak. Lehen mailako finalean, Maider Saralegik eta Maddi Galarzak 21 eta 25 gainditu zituzten Eskala eta Mendinueta azken txanpan erabaki zen lehia ezin orekatuago batean.
Eta eliteetan, Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak 25-17 irabazi zuten, Ane Isasmendiren eta Irati Ruiz de Azuaren aurka, azken emaitza engainagarria izan daitekeen arren, izan ere, berdinketa izan zen nagusi partida osoan zehar. 17. tantora arte berdindua joan zen lehia baina une horretatik aurrera irabazleen ofizioak eta kalitateak aldea markatu zuten.
Azken finean, ezer gutxi gehiago eska dakioke Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketaren lehen esperientzia honi, eta hori kontutan hartuta oraindik beste egun handi bat geratzen dela, uztailaren 3an Iruñeko Nafarroa Arenan esku-huskako finalak jokatuko baitira.
EMAITZAK
Lehen maila: Eskala-Mendinueta 21 Maider Saralegi-Maddi Galarza 25
Eliteak: Ane Isasmendi-Irati Ruiz de Azua 17 Amaia Irazustabarrena- Ariane Arrieta 25
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada