FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Reala 2-0 Osasuna, X. EH Kopako finalerdian

2020/09/24

Argazkia: realsociedad.eus

Reala 2-0 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


REALA:
A. Nanclares, Tejada, Lucia (Iraia, min. 61), Etxezarreta, Itxaso (Maitane, min. 65), N. Eizagirre (Sanni, min. 61), Manu (Barbara, min. 75), L. Baños, Amaiur (Cecilia, min. 75), Nuria R. eta Gemma (Palacios, min. 65).


OSASUNA:
Silvia, Aitana, Blanco (Paloma, min. 64), Marina (Karol, min. 84), Mai, Vanessa, Patri (Azpi, min. 84), Leyre, Salinas (Ibra, min. 46), Uxoa (Lorena, min. 46) eta Iara (Miri, min. 64)


GOLAK:
1-0: Amaiur, 14. min.
2-0: Amaiur, 58. min.


EPAILEA
Arregui Gamir. Txartel horia erakutsi die kanpoko Vanessa eta Ibrari.


BESTELAKOAK
X. Euskal Herria Kopa 2020. Finalerdia. Ateak itxita jokatu da, Covid-19 pandemiari aurre egiteko segurtasun neurri zorrotzekin.

Reala 2-0 Osasuna.

X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioaren lehen finalerdian donostiarrak nagusi izan ziren, Osasuna baino maila gorago batean daudela zelaian ere erakutsiz.

Partidaren protagonista nagusia, ordea, Amaiur Sarriegi izan zen. Gol biak sartu zituen Athelticetik iritsitako aurrelariak. Lehena 14. minutuan, Manu Lareoren pasea sareetara bidaliz, eta, bigarrena, 58. minutuan, bigarren zatian, alegia, area barruan harrapatu zuen baloia aprobetxatuz.

Garaipenarekin, Realak aurre egin beharko dio Athletici finalean.

Osasunak, bere aldetik, 3 eta 4 postuetako lehian arituko da Eibarrekin.

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:00 ZUBIETA
Reala
2-0Osasunaehkirola.eus
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:30 LEZAMA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2020.09.26
15:30 ERRENTERIA
Eibar0-3Osasunaehkirola.eus
[FINALA]
2020.09.27
16:00 AMOREBIETA-ETXANO
Athletic0-0 (7-8 p.)Realaehkirola.eus

 

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mulier 5-Osasuna 4  (penaltietan)

Mulier 5-Osasuna 4 (penaltietan)

Jokoa 0-0 amaitu ondoren, Mulier nagusitu da penalti jaurtiketan eta zuzenean pasako da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. fasera, 4. multxoan bi talde bakarrik egokitu direlako.

Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11

Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11

Pauldarrak 2. multzoko lehen kanporaketa pasatu ondoren San Ignacioren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketa, 3. multzotik bigarren fasera pasako den taldea erabakitzeko.

Zarautz 2-Oiartzun 3

Zarautz 2-Oiartzun 3

Aldez aurretik Asti Txikiko partidan Oiartzun faborito argia bazen ere, oso lehiatua izan da, Zarautz aurretik jarri da, eta azken uneraino ez dute lortu oiartzuarrek garaipena.