MENDI LASTERKETAK
Raul Criado eta Charlotte Morgan gailendu dira XII. Flysch Traileko maratoian
2020ko Flysch Trail mendi lasterketa koronabirusaren pandemiaren bilakaera zela eta bertan behera utzi zutenean 2021eko maiatzak 8-9an probarako gonbitea luzatu zuten baina azkenean urriaren 3an korritu da hamabigarren Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa.
Bi distantziatan korritu da aurtengo traila: distantzia luzeko lasterketak 42,2 kilometro izan ditu, eta 2.916 metroko desnibel positiboa. Aurreko lasterketakoa baino 700 metro gehiago izan ditu beraz. Metro horiek Andutzen egin dira: lehen bitan igotzen zen eta orain lautan igo da. Distantzia laburreko lasterketak, berriz, 22,2 kilometro izan ditu, eta 850 metroko desnibel positiboa.
Euria eta haizea gogorrak asko zaildu dute partehartzaileen lana, baina azkenean Raul Criado eta Charlotte Morgan gailendu ziren sekula baino gogorragoa izan zen XII. Flysch Traileko maratoian. Guztira, 700 korrikalarik parte hartu dute aurtengo lasterketetan, eta parte hartzaile guztien %35 emakumeena izan dela nabarmendu nahi izan du antolakuntzak.
Criado Aragoiko gaztea gailendu da nagusitasun osoz gizonezkoetan, maratoia 4:35:16 denboran osatuta, eta Flysch Trail maratoiaz gain, Munduko Kopa ere irabazi du. Ismail Razga sailkatu da bigarren, eta Criadok baino hogeita lau minutu gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Hirugarren Igon Manzisidor debarra sailkatu da, 5:03:22 denborarekin.
Emakumezkoetan, berriz, Charlotte Morgan eskoziarra izan da irabazlea, 5:18:30 denborarekin. Bigarren postua, aldiz, Oihana Kortazar elgetarrarentzat izan da, 5:26:25 denbora eginda. Belen Perez izan da podiuma osatu duena 6:29:55 denbora eginda. Laugarren postuan Nerea Amilibia zarauztarra helmugaratu da.
Maratoi erdia
Maratoi erdiko irabazleak, berriz, Geoffrey Ndungu eta Joyce Njeru izan dira. Ndunguk 1:36:48 denboran egin du, eta 25 segundoko aldea atera dio bigarren gizonezkoari, Sandor Szabo. Hirugarrena Amets Aranberri zestoarra izan da, 1:37:59 denbora eginda.
Emakumezkoetan, Njeru izan da nagusi 1:41:32 denbora eginda. Aise gailendu da, eta sailkapen orokorrean ere seigarren egin du keniarrak. Bigarren Lucy Wambui izan da, 1:42:15 denbora eginda, 43 segundora. Alice Gaggik itxi du podiuma emakumezkoetan, 1:49:18 denbora eginda.
Loatzoko Igoera-Jaitsiera bertan behera geratu da
Apirilaren 26an zen ospatzekoa XXVIII. Loatzoko igoera-jaitsiera baina proba ez egiteko erabakia hartu du antolakuntzak, koronabirusak eragindako osasun-larrialdia dela eta
Martin Fiz Maratoia atzeratu egin dute
Aurtengo beste data baten bila dabiltza antolakuntzako kideak, maiatzaren 10erako aurreikusia zegoen lasterketa atzeratu ondoren
EMF-ak bertan behera utzi du 2020ko mendi lasterketen rankinga
Atzerapenen ondorioz, udazken aldera lasterketen pilaketa arazoa ekiditeko asmoz hartu du erabakia